Moriarti ekoiztetxeko kide da ordiziarra, eta hango kolaboratzaile estua legazpiarra. Gaur eguerdian jaso dute oroigarria Donostiako udaletxean.
Sormenaren bidez ahalduntzea da helburua. 22-67 urte bitarteko emakumeak ari dira parte hartzen.
Lemniskata sare herrikoiak abian du 'Urtarrila, matematikaren bila' zikloa. Besteak beste, ostiralero hitzaldiak egingo dituzte hilabetea bukatu arte, Beasaingo Igartzako jauregian. Beste hiru ziklo ere izango dira aurten.
Abenduaren 28an izan zen, zirkulazioko tirabira batean Lazkaon. Bi gizonek iraindu, kolpatu eta lurrera bota zutela salatu du.
Abiadura Handiko Trenaren Nafarroarekiko lotura Gipuzkoatik edo Arabatik izango den ez dago erabakita gaur gaurkoz. Joseba Telleria Ezkio-Itsasoko alkateak informazio falta salatu du eta ekintzara pasatzea eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari.
Luntxerako tiketak asteartetik aurrera eskuragarri izango dira.
Izen ematea egunean bertan egingo da. Afarirako izen ematea gaur bukatuko da.
'Zulo beltza' ekimeneko saioek bi atal izango dituzte; antzerkia eta dinamika parte hartzailea. Urtarrilaren 21, 22, 28 eta 29an izango dira saioak. Izena eman behar da aldez aurretik.
Irabazleek eta azpitxapeldunek diru saria izango dute. Aldez aurretik izena eman da. Gaizka Txasko beasaindar gazteak hartu tabernaren gidaritza eta negozioari aire berri bat emateko helburuarekin antolatu du txapelketa.
Otsailaren 1a izango da eguna. Agirre-etxeberrin haur txikientzat eta horien familientzat egokitu duten Izpien Txokoan elkartuko dira.
Maitane Ormazabal adituak egingo du, herritar guztiei zuzenduta. Udalak antolatu du, Altxa Burua Legazpi ekimenaren barruan.
Urtarrilaren 26rako antolatu dute aurtengo bisita. Jaio berriak diren arkumeak ikusteaz gain, gazta nola egiten den ikasteko aukera izango dute bertaratutakoek.
Igandean, urtarrilak 19, arratsaldeko 17:00etan elkartuko dira Ordiziako D’Elikatuzen. Bertaratzeko deia egin die herritar orori.