UAE taldeko hiru kidek osatu dute podiuma: Igor Arrietak, Isaac del Torok eta Antonio Morgadok.
Hemeretzi taldetako 127 ziklista lehiatuko dira aurten lasterketan, mundu mailan garaikurrak irabazitako asko tartean. Animaziorik ez da falta izan, eta jai giroan hasi dute eguna herritar zein txirrindulariek.
Izen aipagarrien artean ondorengoak daude: UAEtik iazko irabazlea, Jan Christen eta Italiako Giro bikaina egin duen Isaac Del Toro; Cofidisetik Jesus Herrada eta Simon Carr (2020eko irabazlea); Movistarretik Jon Barrenetxea eta Davide Formolo; eta Astanatik Diego Ulissi.
Eliteko orientazio kirolariekin batera, familiek eta lagunek ere parte hartu ahal izango dute San Adrian ingurua abiapuntu izan duten bi orientazio probetan. Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatu du, eta Ipar Ligarako baliagarria izango da.
Erakustaldi ikusgarriak eman eta emaitza ezin hobeak lortu ditu aurtengo denboraldian Maixa Odriozolak (Ataun, 2009). Kadete mailan lehiatu da, Zu-k/Limousin taldearekin.
Hodei Fernandezek bi urte baino ez daramatza atletismoan, baina korrikarako dohainak nabari zaizkio jada. Autismoa du, eta adimen desgaitasuna dutenen mailan Espainiako txapeldun izan da aurten.
Bihar 10:00etan abiatuko dira Gudarien Etorbidetik. Ibilbide berriarekin, Altzo ez dute igoko. Gaintzatik pasako dira. Faboritoak Del Toro, Christen, Herrada, Formolo eta Barrenetxea dira.
Partaidetza zabalarekin egin dute, Aizkorrik antolatuta.
Ordiziako Txapagain Pilota Elkarteko 28. esku pilotako txapelketako hiru finalak jokatu dira Beti Alai pilotalekuan.
Asteburua osoko irteera egin dute Zegamako mendi elkartekoek.
'Kosta ala kosta buelta a la kosta' bizikleta irteera egiten lau hamarkada inguru daramate segurarrek.
2025-2026 denboraldiko errugbiko Ohorezko Mailako liga erregularreko lehen partida La Vilaren aurka jokatuko du Altamiran.
Hiru laurdenetako lerroa indartzeko helburuarekin egin du fitxaketa klubak.
Goizeko 8:00etan irtengo dira txirrindulariak Segurako plazatik. 125 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik. Ondoren, bazkaritara elkartuko dira 34 bat lagun.
Gaur da partida, 19:00etan, Jose Migel Barandiaran plazako saskibaloi kantxan.