Ostiralean 18:00etan irtengo dira Ehunmilak probako lasterkariak. Ohi bezala, gehienez 48 ordu izango dituzte proba osatzeko. Arantxi De la Fuente beasaindarrak eta Iñaki Okariz zumarragarrak lasterketari buruz hitz egin dute.
Emakumeen parte hartzea areagotuz doa urtez urte, baita proba luzeetan ere. Aurten parte hartze kopuruan errekorra jarri da G2Hn: 56 emakumek eman dute izena.
23 urtez azpiko Espainiako Txapelketa jokatu zen asteburuan Badajozen, Extremaduran, eta hirugarren egin zuen 4x100 metroetan Atletico San Sebastian taldeko kideekin batera.
Ekainaren 26an kanporatu zuten lasterketatik Iñiguez. 1.200 kilometro egin ditu hegan eta 300dik gora korrikan. Lehendabiziko aldia izateko balorazio positiboa egin du.
Odriozolak bi erakustaldi garrantzitsu egin ditu asteburuan Espainiako Txapelketan, urrezko eta brontzezko dominak lortuta.
Entrenamenduetan eta kronoetan denborarik onenak lortuta, hirugarren egin du Moto2-ko Europako txapelketetako laugarren eta bosgarren lasterketetan. Asteburu gazi-gozoa izan da legazpiarrarentzat, entrenamenduetako batean Borja Gomez pilotua eta laguna hil zaiolako istripu baten ondorioz.
Txapelketa honek Euskal Herriko lurralde desberdinetako, Kataluniako, Madrilgo, Valentziako eta Gaztela-Mantxako partaideak bildu. Ikusi argazkiak albistean.
23 urtez azpiko txapelketan bigarrena izan da pisu jaurtitzaile legorretarra. 16,71 metrora jaurti du bola.
Ehummilak ultra-trailean 360 korrikalari daude izena emanda, iazko ekitaldian baino 66 gutxiago. Gizonezkoak 332 dira (%92,2), eta emakumezkoak 28 (%7.8).
Jon Aizpuru beasaindarrak (22.21.54) eta Ewa Majer poloniarrak (27.41.47) 2019ko edizioan jarri zituzten Ehunmilak probaren errekorrak daude oraindik indarrean. Iaz, Fidel Fernandez eta Chelo Velasco izan ziren irabazleak.
Goierriko zazpi talde lehiatuko dira txapelketan, eta beste zazpi zelai izango dira jokaleku. Emakumezkoetan, Goierri Gorri izango da parte hartuko duen talde goierritar bakarra.
Lau itzainen idiak sailkatu dira irailaren 20an Urretxuko Santa Anastasia jaietan jokatuko den probarako.
Salouko (Herrialde Katalanak) Costa Daurada Cup txapelketa irabazi dute Goierri Gorriko infantil mailako neskek.
Uztailaren 15ean izango da, Antzizarren.
Uztailaren 19an egingo dute aurten irteera txirrindularizale segurarrek.
Bizikleta irteera egingo dute goizean, eta Zegama Ostatuan bazkalduz borobilduko dute eguna.