Ordiziako dantza irakasleentzat lan handiko garaia izaten da uztaila, jaietako hiru soka dantzak prestatu behar izaten baitituzte. Aurten, haurren sokan 40 bikote aterako dira eta Santanazaleetan, 7-8.
10 urteren ondoren, Erdi Aroko festa egingo dute larunbatean. Herriko zortzi neska gaztek berreskuratu dute ekimena. Herri afarian 400 herritar elkartzea espero da.
Sei euskal mendizalek 1976an Vignemalen izandako zorigaiztoko espedizioko irudietatik eta etxean gehiegi hitz egiten ez zen istorio batetik abiatuta, ‘Amildegi’ ondu du Telmo Sanchez argazkilariak.
Ostiralean, parkean izango da bigarren musika jaialdia, 20:00etan hasita. Gaztaintxota kultur elkarteak antolatu du. Jana eta edana ere jarriko dute salgai.
Ostiraletik irailaren 11ra arte iraungo du udako egitarauak. Musika, dantza, bertsoak eta antzezlanak nagusituko dira.
Iñaki Dorronsoro Maioz (Ataun, 1994) idazleak bere lehen eleberria ondu du: ‘Azpijokoa Azpiazun’. Lapurretak, ustelkeria eta lagun baten hilketa dira eleberriaren ardatz nagusiak. Gaur goizean aurkeztuko du Donostiako Udal Liburutegian.
43 liburu eta 500dik gora artikulu utzi ditu Azurmendik. Jakintzari eta pentsamenduari eskaini zion bizitza osoa. Berak hala eskatuta, ez da hilbeilarik, hileta ekitaldirik edo omenaldirik izango. Lorea Agirre 'Jakin' aldizkariko zuzendari beasaindarrak hari buruz hitz egin du.
"Mundua euskaratik eta euskaraz osatzeko oinarriak jarri zizkigun egungo eta etorkizuneko euskaldunoi", adierazi du.
Idi Pest! jaialdia Araman, Erdi Aroko festa Seguran, Geltokietako jaiak Urretxu-Zumarragan, erromeriak Liernin eta Zumarragan, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Liburutegiko ordutegitik kanpo, maileguren bat itzuli nahi bada, bertan itzultzeko aukera izango da.
Eguraldia iragarpena dela eta, azkenean pilotalekuan egingo dute musika jaialdia gaur 20:00etatik aurrera.
'Biztanlerik gabeko etxeko biztanleak' obra estreinatuko dute hilaren 17an.
'Nortasun agiria' lan berria aurkeztuko du larunbatean eskolako patioan.
Uztakale programak era askotako ekitaldiak bildu ditu Legazpiko uztaileko arratsaldeak betetzeko. Ostiralean dantza ikuskizuna izan zen plazan, eta aste honetan poesia errezitaldi musikatua eta bertsoak izango dira. Gaur arratsaldean, haurrentzako parkea eta apar festa.
Arbe Kirolak izandako dendan jarri du erakusketa eskulanetarako afizio handia duen legazpiar honek. Hilaren bukaerara arte ikusi ahal izango dira herriko hainbat eraikin esanguratsuen miniaturak.
Legazpiko danbor jolea eta Beasaingo gaiteroa Iruñeko udaletxeko plazan izan ziren jotzen atzo eguerdian, txupinazo ondorengo plazako gaiteroen saioan.