Pablo Arriaga ezagutzen genuenok, bagenekien zein zen azken hilabeteetan bere barnean zuen kezka nagusia. «Yo no volveré a ver a mi hijo», esan ohi zigun. Eta semea ikusteko begi lausotuak ixten zituen, maitasuna amore ez ematea baita.Rufino Arriaga...
Pablo Arriaga ezagutzen genuenok, bagenekien zein zen azken hilabeteetan bere barnean zuen kezka nagusia. «
Yo no volveré a ver a mi hijo», esan ohi zigun. Eta semea ikusteko begi lausotuak ixten zituen, maitasuna amore ez ematea baita.
Rufino Arriagak ere antzeko kezka zuen barnean. Azken bisitan ere halaxe esan zigun, «
Ya se que cualquier día me daréis por teléfono la mala noticia». Eta halaxe izan da. Martxoaren 13an, telefonoz deitu zuenean, aitaren heriotzaren berri eman zioten.
Rufino preso dago, Sevillako espetxean. Eta preso politikoa da. Batez ere, berak aukeratu zuelako Euskal Herriaren askatasun politiko eta sozialaren alde konprometitzea. Baina baita ere, Espainiako estatuak arrazoi politikoengatik ukatu egiten dizkiolako pertsona eta preso bezala dagozkion eskubideak, giza duintasuna zapalduz.
Baina Pablo ere preso politikoa genuen. Kartzelan ez egon arren, inolako deliturik ez egin arren, Espainiako estatuak kondenatu egin zuen. Rufinoren aita izate hutsagatik, semea ikusteko milaka kilometro egitera zigortu zuen, eta azken hilabeteetan, adin eta osasunagatik, semea gehiago ez ikustera. Zigor hori betetzeko, Sevillako kartzelak ezezkoa eman zion aita eta ama ikusi ahal izateko Rufinok egindako traslado eskaerari.
Gaur [igandean], egunak ateri argitu du, egun euritsuen ondoren. Usurbilen ehunka preso politiko eta iheslari ohi elkartu dira berresteko bat egiten dutela Zutik EHk irekitako bidearekin eta ETA erakundeak borroka armatua uzteko erabakiarekin, eta eskatzeko bertan behera uzteko preso politikoen gain ezartzen den salbuespen legedia. Eta lau euskal hiritako EAJ-PNVko eta EH Bilduko alkateek idatzi bat argitaratu dute eskatuz preso dauden pertsonen eskubideak errespetatzeko, eta gaixotasun larriak dituztenak eta 70 urtetik gora dutenak aske uzteko.
Martxoaren 13an, Rufinok telefonoz deitu zuenean espero baina entzun nahiko ez lukeen berria entzun zuen. Hodei beltz batek ilundu du Sevillako zeru,a eta Rufinok begiak itxi ditu aita ikusteko, maitasuna amore ez ematea baita.
Ez dugu etsiko guztiak etxeratu arte, maitasuna amore ez ematea baita.