Txirrinduak udarako dira
Fernando Fernan Gomezen antzerkiaren izenburua aukeratu dut idatzi honetan, espaloietaz hausnarketa batzuk egiteko. Gaur egungo joera, bai hirietan, bai herrietan, da bizimo- du jasangarriagoa, alaiagoa egitea, kontuan izanda zenbait elementu erasotzaile ditugun bertan: kutsadurak, hotsak, aglomerazioak, ibilgailu handi eta txikiak, eta abar. Egoera honetan etxeko ataritik irtetzerakoan, espaloian lasai-lasai sartzen gara pentsatuz kaleko eremu hau oinezkoen espazio seguru bat dela.
Baina adi, zeren gertatzen ari da, espazio hau zenbait gurpildun tramankulu, bai elektriko bai mekanikoentzat, nahiago duten espazio bilakatu dela, oinezkoentzat eremu arriskutsu bihurtuz. Uda iritsi da, baita ikasleen oporrak ere. Momenturik egokiena gure agintariek egoera hau bideratu eta konpontzeko.
– Fco. Javier Elorza Mujika / Oinezko bat (Beasain)