Zer ondua
Orain 50-60 urte haurrei izen euskaldunak jartzea sekulako lorpena izan zen. Gure belaunaldikoentzat orduan hasi zen herri hau euskalduntzearen prozesu berria. Gu, 40 urteko diktaduratik gentozen eta badirudi ate guztiak bat-batean ireki zitzaizkigula.
70eko hamarkadan Joxe Mari Satrustegiren Euskal Izendegia bilduma argitaratu zuen Euskaltzaindiak. Orduan hasi ziren, berrogei urteko lehortea pasaturik, guraso gazteek beren ondorengoei euskarazko izenak jartzen. Nonbait, txondorra oraindik bizirik zen eta Joxe Mariren Izendegiak balio izan zuen txondorra sutzeko.
Geroztik, haizea beti alde izan ez bada ere, trabak gainditu dira eta euskarazko liburu eta prentsarik ez zaigu falta izan. Badugu zer eta non irakurria. Baina euskarazko idatziak jasotzeko akta liburuak? Non daude? Ez dugu sinetsi nahi aktak jasotzeko, akta libururik ez dagoenik.
Ate asko jo ditugu eta denek erantzun bera: ez dira egiten. Beraz, ezin dira saldu. Orain 20 urte akta liburuak egiten ziren eta gaur desagertu dira. Horra gure aurrerapenek zer ekarri diguten.
Ordenagailuak euskarazko papera ordezkatuko ote du? Izan ere erdarazkoak badira. Dagokionari gaia hausnartu nahi badu: Gipuzkoan euskara akta libururik ez da egiten. Zergatik?
Oharra: Norbaitek eskura baditu, gurekin harremanetan jartzea besterik ez du.