Ixa Atienzaren lanak jarriko dituzte ikusgai Itsasoko Emakume Sortzaileen erakusketan. Martxoaren 8an bazkaria egingo dute Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Beasainen larunbatean ospatuko dute inauteri herrikoia. Urtero bezala, Euskal Herriko zenbait lekutako inauterietako dantzak egingo dituzte.
Hartzaren esnaera ospatuko dute ostiral mehe egunez.
Urretxuko Lurra dantza taldeak 60 urte bete ditu aurten, eta Legazpiko Sustraiakek 50. Larunbatean eta igandean ospatuko dituzte inauteriak, hurrenez hurren.
Goierriko inauteriak duela 60-70 urte desagertu baziren ere, berpizteko ahaleginak egiten ari dira Lazkaon eta Ataunen. Bihar, kalejiran dantza, musika eta mozorroekin ospatuko dute festa herrikoia.
Ordiziako Kirkil taberna kudeatzen duten Asier Aseginolazak eta Iñaki Sanchezek Kiska taberna ere kudeatuko dute. Duela astebete ireki zituen ateak berriz ere Kiska tabernak.
Joan zen ostiralean, 15 hektarea erre ziren Izazpi mendian. Hurrengo egunean, Urretxu eta Zumarragako Bizikik kuadrillako kideak 1979ko otsailaren 25ean Pagotxoetan landatu zuten basoa bisitatzera joan ziren.
Saharar Errepublika Demokratikoaren aldarrikapenaren 49. urteurrena ospatuko dute gaur. Ormaiztegiko Sahara Krosean bildutako 6.911 euroak Saharako elkartasun proiektuetara bideratuko dituzte.
Zegamako zaintzaren ibilbidea egingo dute, modu batera edo bestera zaintza egiten duten zegamar guztiei aitortza egiteko.
Legazpiko inauteri jaien barruan egingo da bihar, 19:00etan hasita. Taldeko argazkia aterako dute lehenik, plazan, 18:30ean.
Goierriko ikastetxeetan eta zenbait herritan Inauteri ekitaldiak egingo dituzte egunotan. Ikus agenda osoa albiste barruan.