Hirurak izateko minutu gutxi batzuk falta zirela iritsi da argindarra Goierrira.
12:30ak aldera itzalaldi orokor bat gertatu da, eta harrezkero normaltasunera iritsi ezinik dago gizartea.
Ostegunean da larre irekiera festa, Larraitzen (Abaltzisketa). Ardien kopurua jaitsi da, behorrena igo egin da, eta behiena mantendu da.
Goierriko baliabide turistikoek jarduera bereziak antolatu dituzte datozen egunetarako. Ataungo eta Zegamako parketxeetan berrikuntzak dituzte. Herriz herriko eskaintza, albistean.
Genero Indarkeriaren Aurkako Koordinazio Mahaiak jarraipen txostena kaleratu du. Aurreko urtean baino % 32 gehiago dira kasuak. Biktimen herena 18 eta 30 urte bitartekoa da.
Legazpin aurkeztu dute proposamena Oskar Bordes Gipuzkoako batzarkideak eta Edurne Gonzalez herriko zinegotziak, Goierriko beste herri batzuetako alkatek eta zinegotzik lagunduta. Autobusa Legazpiraino iristeko eskatu dute berriz ere.
Lurraldebuseko linea berriak Zumarraga, Beasain eta Ordizia, Tolosa eta Donostiarekin lotuko ditu. Ibilbide osoak ordubete eta 15 minutuko iraupena izango du. Mugi txartel pertsonalizatuarekin ordaintzen dutenentzat 1,37 euro kostako da, Mugi anonimoarekin ordaintzen dutenentzat 1,80 euro eta 5,10 euro eskudirutan ordaintzen dutenentzat.
Zaldibian eta Beasainen egingo da apirilaren 23an eta 24an Goierriko Gazte Asanbladen arteko III. Topaketa. Ataungo Tortok, Beasaingo Melmakek, Urretxu-Zumarragako Zugaztelekuk, eta Zaldibiako, Ordiziako eta Legorretako asanbladek antolatu dute bi eguneko egitaraua.
Goiekik, Garapenen koordinaziopean, Hazilan+ eta EnpleGu proiektuak martxan jarri ditu Goierrin, eskualdeko pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin.
Segurako Aste Santuko prozesioak, bisita eta txango gidatuak museo eta parketxeetan, datozen bi asteburuetarako zinema karteldegia, Pazko bigarreneko jaia Antion, Ordiziako Artzain Eguna, Goierriko gazte asanbladen topaketak, Lazkaoko San Prudentzio jaiak... Kontsultatu agenda albiste barruan.
Ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean gauzatuko dira. Interesa dutenek, maiatzaren 5a baino lehen udaletxeko bulegoan aurkeztu beharko dituzte dokumentuak.
Antzerkiak Beasainen eta Legazpin, bertsoak Aztirian eta Zumarragan, 'Alde zaharrean dantzan' Ordizian, Poligrafo Fest! azken jaialdia Urretxun, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Astelehenean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten oharra. Ordutik hasita, hamar eguneko epea dute interesa dutenek proposamenak aurkezteko.
Torto Gazte Asanbladak XVII. Gazte buruaren barruan antolaturiko ekimena da. 18:00etan ekingo diote bilketari.
Erdi Aroko azoka Legazpin, Udaberriko azoka Araman, II. Arte Azoka Beasainen, kontzertuak Ataunen, Legazpin, Ordizian eta Beasainen, dantza jaialdiak, dantza topaketak, dantzari txikiak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Eskolako liburutegian elkartuko dira pantailen erabilerak dituen ondorioez hausnartzeko.
Astelehen arratsaldean zabaldu zuen udalak jakinarazpena.
Erlojua ordubete aurreratuko da martxoko azken larunbatetik iganderako ordu txikietan. 02:00etan 03:00ak izango dira, eta ondorioz, egunsentia eta ilunabarra beranduago izango dira.