
Pentsiodunak kalera atera dira gaur ere. Zortzi urteko borroka "ospatu" dute Ordiziako Plaza Nagusian.

Otsailean kanporaketa bana jokatu da Legazpin, Ordizian eta Ataunen, eta Goierriko finala Lazkaon izango da martxoaren 7an. Goierriren eta Tolosaldearen arteko kanporaketa saioa Zaldibian izango da, apirilaren 17an.

Andres Arizkorreta buru duen CAF enpresa gipuzkoarrak Israelekin "konplizitatea" duela salatu du BDZk, txu-txu trenean egindako ekintza baten bidez. Urrezko Domina kentzeko sinadura bilketa abiatu dute, baita otsailaren 7rako manifestaziora deitu ere.

Gaur eman zaio hasiera 2026ko Goierri Kopa Trailari. Hurrengo lasterketa Ordizian izango da, otsailaren 15ean.

Gaur goizean aurkeztu dute Herriartekoa Amasa-Villabonan. Hirugarren aldia izango da Gipuzkoan taldekako txapelketa egingo dela eta inoiz baino parte hartze handiagoa izango da aurtengoan. Datorren astean hasita 100 saiotik gora izango dira herrialde osoan.

Iparragirre Eraikuntza Lanak S.L. enpresari esleitu zaizkio lanak, 721.160 euroko aurrekontuarekin. Kultur jarduerak hartuko dituen espazioa sortzea da helburua.

Otsailaren 5eko Loinazko San Martin eguneko adiskidetasun bazkarirako txartelak salgai daude Plazape eta Ortzi tabernetan.

Izena eman behar dute parte hartu nahi dutenek. Igandean 08:00etan egin dute hitzordua, elkartean.

Beasainen, astearte eta ostiraletan 10:00etatik 14:00etara eskainiko da zerbitzu bateratua. Aurrez hitzordua hartu behar da.

Dantza garaikideko 'Lana' emanaldia Zumarragan, Garingo San Sebastian jaiak, mahai-inguruak, hitzaldiak, haur ikuskizunak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Goitur Goierriko turismo agentziak eskualdeko eskaintza eramango du Fitur Nazioarteko Turismo Azokara, urtarrilaren 21etik 25era.

Jose Ramon Soroiz legorretarra aktore protagonistaren sarirako hautagai da, eta Jose Mari Goenaga ordiziarra zuzendaritza onenaren zein gidoi original onenaren sarietarako hautagai. Pelikularik onenaren sariaren hautagaitza zerrendan da Moriartiren filma.

Atal teoriko/praktikoa egingo dute aurrena urtarrilaren 21ean eta 22an, eta atal praktikoa landuko dute Pirinioetan urtarrilaren 24an eta 25ean. Neguko irteeretan parte hartzeko ezinbesteko ikastaroa da.

Iñigo Garmendia beasaindarra eta Jon Montes 'Monty' Garin auzoan bizi den donostiarra dira partaideak.

Tribbu aplikazioa eduki behar da instalatuta mugikorrean. ParteCar ekimenak egun 430 erabiltzailetik gora ditu erregistratuta.

Hilabete bakoitzeko bi asteartetan programatzen ditu filmak zineklubak Beasaingo Usurbe antzokian.
