
Illargi okindegiak asteartean banatu zuen azkeneko aldiz ogia Ezkion, Itsason eta Gabirian. Banatzailea jubilatu egin da.

Zerain (%69), Ataun (%60), Zaldibia (%56), Gabiria eta Segura (%54) dira iaz euskaraz errenta aitorpen gehien egin zituzten herriak. Herriz herriko datuak, albistean.

Astelehenean hasiko den Euskal Herriko Itzulian Ion Izagirre ormaiztegiarrak (Cofidis), Alex Aranburu ezkiotarrak (Cofidis) eta Nicolas Alustiza zumarragarrak (Euskaltel-Euskadi) hartuk dute parte. Egoitz Mujika masajista lehenengoz izango da, Education First taldearekin.

Gaztetxeen arteko II. Topaketa antolatu dute, Ataunen eta Ordizian. Ataun, Beasain, Urretxu-Zumarraga, Zaldibia, Ordizia, Legorreta eta Legazpik ondu dute.

Oraindik ere 'Euskara gara' lemapean egin den 24. Korrikaren ajea erabat pasatzeko dela, euskararen aldeko lasterketa herrikoiak eskualdean egindako bost ordu pasako ibilbidea bederatzi bideotan jaso du GOIERRIKO HITZAk.

Gazta egiteko ezinbesteko osagaia da gatzagia, eta gaztagile batzuk garai batean bezala prestatzen dute etxean, arkumeen urdaila erabilita. Zapore berezia ematen dio gaztari.

Larunbatean jokatu da Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako final nazionala. Zuberoara joan da sari nagusia, baina Goierriko muslariak izan dira lehen hamarren artean.

Korrikaren furgonetatik ateratako argazkietan, 24. Korrikak Goierrin pasatu dituen 5 orduen laburpena ikus daiteke.

Deskargatik Ikaztegietara arteko 50 kilometroko ibilbidea osatu dute milaka goierritarrek bost orduan, eskuz eskuz, lekukoa eramanez.

Maren Juarez eta Rosario Baztarrika harpideek eraman dute Goierriko Hitzaren lekukoa Beasainen.

Segurako Aste Santuko prozesioak, bisita eta txango gidatuak museo eta parketxeetan, datozen bi asteburuetarako zinema karteldegia, Pazko bigarreneko jaia Antion, Ordiziako Artzain Eguna, Goierriko gazte asanbladen topaketak... Kontsultatu agenda albiste barruan.

Ezkioko Igartubeiti baserrian, apirilaren 2tik 6ra, Igartubeiti Baserriko bisita gidatuen ondoren, gazta pintxoa eta sagardo edo sagar zukua eskainiko dute.

24. Korrikak martxoaren 28an Ezkio, Itsaso eta Ormaiztegi artean egin zuen ibilbidearen zatia ikusgai albiste barruan.

Erlojua ordubete aurreratuko da martxoko azken larunbatetik iganderako ordu txikietan. 02:00etan 03:00ak izango dira, eta ondorioz, egunsentia eta ilunabarra beranduago izango dira.

Korrika CAF ingurutik pasatzen denerako egin du deialdia Palestinaren Elkartasuna plataformak.

24. Korrikaren etorrera, Aztiri Bat bertso sariketa, Martxoan Bertsoko finala, Zeraingo II. Gazte Festak, antzezlanak, kontzertuak, hitzaldiak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Aurrerantzean, Topa Ostatuan utziko dute ogia eta aukera izango da ogia eta aldizkarien erreserba egiteko astelehenetik igandera.






