
Eskualdean eginiko lana eta agentziaren ibilbide profesionala aitortu dituzte hala. Gaur iluntzean izango da sari banaketa, Irungo Ficoban.

Igiruako larreetako izen-ematea abenduaren 19a baino lehen egin behar da, eta Enirio-Aralarko larreetakoa, aldiz, abenduaren 15a baino lehen.

‘Aralarko Ttantta’ eta ‘Misterio kasu laburra’ izena dute jolasek. ‘Berria’-k eta Txintxa Jolasak elkartea dira argitaratzaileak. Goiturrek helduen jolasa babestu du, eta Laboral Kutxak umeena.

Herri kirol saioa egin du Plaza Nagusian, eta segidan elkarretaratzea 'Palestinar erresistentzia aurrera. Israel desegin!' lemapean. Arratsaldean jarraitu dute ekintzek.

Aurrez, 1948an, Biarritzen Eusko Ikaskuntzak antolatu zuen VII. Kongresuan Euskararen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuen, eta 1949ko abenduaren 3an, Frantzisko Xabierren egunean ospatu zen lehendabiziko aldiz.

Goierriko Caritasek urtarrilean jarri zuen martxan Botika Solidario egitasmoa. 2024an Goierriko 604 familia artatu zituen Goierriko Caritasek.

Elkarretaratzeekin bat egin dute ehunka goierritarrek, indarkeria matxistaren aurkako oihua ozen aldarrikatuz. Konplizitate sareak jarri ditu jomugan Mugimendu Feministak, eta Itaiak erasoen aurka antolatzeko eta kaleak hartzeko deia egin du. Ikus albistean herriz herriko argazkiak.

Bakedano herria izango du abiapuntu, baina ibilbidea eta helmuga zein izango diren ez da jakingo azken momentura arte. Aurreko bi edizioak Zegaman bukatu dira.

Atsekabea sortu du artzain gabiriarraren heriotzak. Larunbatean aurkitu zuten hilik Artzanburu inguruan.

2006ko urtarrilaren 22ko GOIERRIKO HITZAn elkarrizketa egin zion Aimar Maiz kazetariak Gabiriako Jose Luis Uribetxeberria artzainari.

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi ugari antolatu dituzte datozen egunetan Goierrin.

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an bada, Goierriko hainbat herritan gaur hasita antolatu dituzte girotze ekitaldiak.

Ormaiztegiko festetako bigarren txanpa, bertso saio literario bana Idiazabalen eta Zaldibian, 50. Kilometroen aurkezpena Lazkaon, hitzaldiak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Ormaiztegiko San Andres festen lehen asteburua, Santa Zezilia kontzertuak hainbat herritan, gazte abesbatzak euskal rock doinuak abesten Lazkaon, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Asteleheneroko elkarretaratzea Ordizian egin dute gaur Goierri beheko pentsiodunek. Herri Ekimen Legegile bati (HEL) egindako "EAJren eta PSEren beste mespretxu bat salatu dute.

Zegamako San Martin feria, Gabiriako Errezil sagarraren azoka, Udazkeneko bertso saioa Legazpin, 'Gaua' filmaren estreinaldia Lazkaon, kontzertuak, hitzaldiak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Bihar iritsiko da zinema aretoetara Paul Urkijoren ‘Gaua’ filma. Lazkaoko Arerian emango dute larunbatetik astelehenera, eta datozen asteetan Goierriko gainerako zinema aretoetan.

San Adriango kobazuloa eta Laskaolatza bitartean izango da, zehazkiago.

San Martin festak Araman, Ataunen eta Zumarragako Aginagan, Beasaingo odolki dastatze-lehiaketa, Ataungo mondeju lehiaketa, ikus-entzunezko eta kontzertu eskaintza oparoa, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Tren zerbitzuan murrizketak izan dira Gaintxurizketako tunelaren lanak direla eta. Ordutegia, albistean.