Sasieta Mankomunitateak ‘Garbi jokatu’ kanpaina jarri du martxan. Hondakinen bilketa zerbitzuen erabilera egokiaz sentsibilizatu nahi ditu goierritarrak.
Abuztuan kargua hartu zuenetik, euskalgintzako eragileekin bilerak egitea izan du helbururik behinena Aldasorok. Bai herri mugimenduen zidorretan, bai gainerako erakunde publikoen asmoetan ere, lankidetzarako «zorua» sendo sentitu du.
GOIERRIKO HITZAk beste hainbat senide ditu inguruko eskualdeetan. Bertako Hedabideetan biltzen dira batzuk, eta euskarazko hedabide gehienak Hekimen sarean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk 30 saio antolatu dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Horietatik sei Goierrin izango dira.
Nafarroako erdi eta hegoaldeko produktuz osatutako hiru saski daude aukeran. Horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko dute.
Iruñean aurkeztu dute 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioa. 'Elkar mugituz egingo dugu' izango da lehen aldiz udaberrian egingo den ariketa sozialaren lema. “Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia” izatea nahi dute antolatzaileek.
Eskualdeko kultur eta kirol jarduera askoren babesle izan da 20 urtean GOIERRIKO HITZA. Ehunmilak, Ordiziarrok eta Korosti Trail dira horietako batzuk.
Mikel Markotegi legazpiarrak duela hiru-lau urte egin zuen HITZAren harpidetza digitala. Goierriko berri jakiteko informazio iturri "interesgarri eta bikaina" iruditzen zaio. Albisteez gain, agenda ere kontsultatzen du, eta zozketa batean baino gehiagotan izan da saridun.
Hitzakide digitala da idiazabaldarra. Paperekorik ez du hartzen etxean, baina hala ere 50 euroko ekarpena egiten dio urtean GOIERRIKO HITZAri webgunean irakurtzen dituen albisteen truke.
Larunbatetik igandera, goizaldeko 03:00etan, urriko azken igandearekin, neguko ordutegia abiatuko da, eta ordularia ordubete atzeratu beharko da.
ZirKuSS taldearen 'Sustrai' ikuskizuna eta Txistularien alardea Beasainen, Korrontzi Gaintzan, Errondaillen topaketa Legazpin, haur eta helduentzako antzezlanak, Zaldibiako Ardiki Eguna, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Intxaur aleak kaltetzen dituen euliari aurre egiteko hartutako neurriak eta lortu diren emaitzak aurkeztuko dituzte, Goimenen Zaldibiako Goizane egoitzan. Izena eman daiteke dagoeneko.
Ordiziarrock eta ZZ Rock jaialdiak, Urretxuko Udazken Musika Zikloaren hasiera, haurrentzako eta helduentzako antzerkiak, hitzaldiak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Urtarrilaren 31ra arte bildutako betaurrekoak Madagaskarrera bidaliko dituzte.