Zazpi txirrindulariko 24 taldek hartuko dute parte. Kartela ere aurkeztu dute, eta aurrenekoz abestia ere izango du Itzuliak, Janus Lester taldearen 'Dap Dap' abestia. Apirilaren 9ko etapa Beasainen bukatuko da, eta 10ekoa hasi.
Hilabete daramate greban, eta Ordiziako azokan elkartu dira gaur. Soldatak ordaintzeko eskatu diote enpresari, eta zerbitzua publifikatzeko Tolosaldeko Mankomunitateari.
Goierrin, 22 zentrotan daude deituta greba egunak gaur, bihar, etzi eta apirilaren 1ean eta 2an. Datuak albiste barruan.
Ekainaren 28tik uztailaren 20ra egingo dute egonaldia AEBetan bizi diren euskal jatorriko 16 eta 25 urte bitarteko 33 gaztek Ateak Ireki programaren bidez.
Zerain (%72), Ataun (%62), Segura (%54) eta Zaldibia (%54) dira iaz euskaraz errenta aitorpen gehien egin zituzten herriak. Herriz herriko datuak, albistean.
Gure Haurrak ere Badira egitasmoak deituta eta EHIGEren, Ikastolen Elkartearen, Publikoaz Harro plataformaren, Arabako DBSren, Gernika Palestina herri ekimenaren eta LAB, STEILAS, ELA eta CCOO sindikatuen babesarekin, atzo izan ziren elkarretaratzeak ikastetxeetan.
Segurakoaren ondotik, Ormaiztegin ospatuko dute dantzari txikien hurrengo topaketa. Dantzari gazteek beste lau saio egingo dituzte Goierrin. Albistean, aurtengo egutegia.
Martxoaren 31tik aurrera egin beharko da errenta aitorpena. Geroz eta gehiago dira euskararen aldeko hautua egiten dutenak. Beasaingo, Ordiziako eta Lazkaoko udalek elkarrekin abiatu dute kanpaina.
Puntuazioz sailkatu da bertsolari lazkaotarra. Finala Azpeitiko Elikagunean izango da, apirilaren 4an.
28. Iparra-Hegoa Seguran, Eltziego Eguna Idiazabalen, bertsoak Ataunen, Arriaranen, Idiazabalen, Ordizian eta Urretxu-Zumarragan, 'Txillida 100 urte' jaialdia Legazpin, Legoreggae jaialdia Legorretan, Izaki Gardenak taldea Zaldibian, zinema karteldegia... Ikus agenda osoa albistean.
Tailerra, mahai-ingurua eta bazkaria egingo dituzte Ezkiagako egoitzan, eta ondoren bertso saioa dute Xuber tabernan.
'Ekologia, energia, nekazaritza eta ekonomia' hitzaldia emango du Markos Ganboak.
Zortzi film emango dituzte gaur Arerian aretoan, besteak beste, 'Prosopagnosia', 'Betiko Gaua' eta 'Europa'.
Asteazkenean bukatuko da 'Beste modura, denona da onura' kanpainan parte hartzeko aukera.
Korrikaren ingurumaria guztia ezagutzera emateko ikus-entzunezkoa sortu nahi dute. Kanpaina apirilaren 25era arte egongo da zabalik.
286.961 euro izango ditu Mankomunitateak. Plantillan, basozain eta kudeaketa teknikari banarentzako lanpostuak daude.
Segurako Lore eta Landare azoka, Zeraingo I. Gazte Festak, kontzertuak, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Gipuzkoako txapelketarako txartelak erabakiko dira bertan.
Aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da, plaza mugatuak baitaude