618 botoetatik 344 jaso ditu Erramun Amundarainek. Larrunarri kantu taldearekin batera izango da udaletxeko balkoian, uztailaren 24an.
Agnes Irigoyenek joan den urtean izan zuen elikadura zelularraren berri, eta gaur egun argi dauka bizi baldintzak hobetzen laguntzen duela. Hitzaldiak ematen ditu.
Arratsaldean toka, arte tailerra, monologoak eta sardinaren hileta egingo dituzte, besteak beste.
Goi mailako atletismoarekin gozatzeko aukera izan dute milatik gora zalek Altamira estadioan. Mitineko errekor ugari ondu dituzte atletek.
Ordiziako Arramendi baserriko esne-behi ustiategia ezagutzen izan da kaletar talde bat. Hamargarren urtez antolatu du ekimen hori Enba sindikatuak.
Txindoki Atletismo Taldeak antolatu dute Jose Antonio Peña IX. Atletismo mitina hasi da. Amets Bideko dantzarien saioak ireki du, eta 22:30ak pasatxo aldera arte goi mailako atletismoaz gozatzeko aukera izango duzue albiste barruan klik eginez gero.
Herriaren, euskararen, alderdiaren eta CAF enpresaren alde egindako lana goretsi diote Ataungo Uri batzarrak prestatu duen bideo-omenaldian. Jon Olanok eta Maria Eugenia Arrizabalagak hartu dute hitza San Martingo plazan egindako ekitaldi politikoan.
Atleta nabarmenenen aurkezpena egin dute Plaza Nagusian. Jose Antonio Peña IX. Mitina 19:00etan hasiko da Altamira estadioan, eta 22:25ean jokatuko da azken finala. GOIERRIKO HITZAren webgunean zuzenean ikusteko aukera izango da.
Interesatuek izena eman behar dute hilaren 17a baino lehen. Hamar leku daude. Ordizian erroldatuta egotea da baldintza. Zozketa hilaren 18an egingo da.
Asteazkenean, Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez kanpaina egingo dute Ordizian, Barrena jauregiaren parean.
Goierriko Jazzaldia Ordizian, Tio Teronen semeak Legazpin, ospakizun hainbat Zegaman, festak Ordiziako Altamiran eta azken txanpa Zumarragan, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Salouko (Herrialde Katalanak) Costa Daurada Cup txapelketa irabazi dute Goierri Gorriko infantil mailako neskek.
Ordiziako PSE-EEk berretsi egin du, agintaldiko lehen bi urteren ondoren, "ordiziarren bizitza hobetzeko oposizio baliagarri, zorrotz eta zentratuaren aldeko konpromisoa".
Txupinazoarekin hasi eta Sardinaren hiletarekin bukatuko dira.
Larunbat iluntze-gau partean jokatuko da Altamira estadioan. Albiste barruan duzue zuzenekoa.
Egunotako bero zakarraren ondorioz, sute arriskua areagotu denez, gaur eta bihar ezingo da Oiangun surik piztu.
Ostegunean izango da lehen entsegua 18:30etan Jakintza ikastolako Villa Eugeniako patioan.