IV. Txindokiko Kilometro Bertikala da, Goierri Trail Koparako puntuagarria. 230 korrikalari aterako dira, kategoria desberdinetan: 53 emakume eta 177 gizon. Ikusleei Tximista bidean ez egoteko eskatu diete, «arriskuak saihesteko».
Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute igandean Goierriko museoek. Izaera desberdineko jarduerak antolatu dituzte museoetara gerturatzeko.
Araman, Ataunen, Beasainen, Ezkion, Legazpin, Mutiloan, Zegaman eta Zerainen bisita gidatu bereziak antolatu dituzte errotetan.
Elkar-EKIN Lanean enplegu programaren barruan, mendekotasuna duten pertsonei etxean arreta soziosanitarioa emateko prestakuntza jaso duen taldeari diplomak banatu dizkiete Goiekin.
Euskaraldiaren hasierako ekitaldiak egin dituzte hainbat herritan, 'Elkar mugituz egingo dugu' lemapean. Testu bateratua irakurri dute.
Euskal Herriko hainbat pentsioduenekin batera, Goierriko pentsiodunak Gasteizera joan dira gaur, Eusko Legebiltzarrera lau hilabetean bildautako 145.142 sinadurak (Goierrin, 3.221) eramatera.
Planak bi helburu nagusi dituela nabarmendu dute: batetik, natur eta kultur ondarea babestea eta zaintzea, eta bestetik, artzaintza jarduera indartzea eta mendiko abereen presentzia orekatua bermatzea. Arritzagako bidea egokitzea, eta Elutxetara eta Pagabera bide berriak egitea ere jasotzen du.
Bazkariak eta bestelakoak antolatu dituzte hainbat herritan. Ataunen, Kable Eguna eta San Isidro igandean ospatuko dituzte. Araman, Itsason, Seguran, Mutiloan, Zerainen eta Zaldibian ere ospatuko dute San Isidro.
Bakarrizketa saioak, antzezlanak, kantu-jirak, bertso saioak eta bestelako kultur ekitaldiak antolatu dituzte Goierriko herrietan.
Festak Zaldibiako Saturdin eta Zumarragako Eitzagan, Errota Egunak, Museoen Nazioarteko Eguna, antzerkiak, hitzaldiak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Norabide eta Musika elkarrekin taldeek kontzertua eskainiko dute maiatzaren 22an Zegamako plazan.
Illatin eta Karreanen daude salgai, eta datorren astelehena, maiatzak 12, izango da tiketak eskuratzeko azken eguna.
Interneten aldeko «apustu estrategikoa» egin du, sareetan «jarrera proaktiboagoa» hastea erabakita.
Legazpiko santikutzen azken txanpa, Ezkioko festak, Ataungo Gazteburua, Artisau garagardo azoka Ordizian, dantzari gazteak Lazkaon eta Legorretan, txikiak Zumarragan, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda osoa albistean.
Zaldibian bihar, 19:00tan, plazan; Lazkaon, bihar, 18:00etatik 20:00etara plazan eta etzi, 11:00etatik 13:00etara plazan; Ataunen, bihar, 19:00etan, San Martingo plazan; eta, Gaintzan, azkenik, etzi, 12:00etan, plazan.
Goizeko 08:00etan abiatuko dira herriko plazatik.
Zaldibiako festak urrian ospatuko diren arren, martxan da festa batzordea. Aurreneko antolaketa bilera egingo dute bihar, 18:30ean udaletxeko batzar aretoan.
Zaldibiako Udalak hitzarmena adostu du Ordiziako Musika Eskolarekin.