
Urtarrilaren 23an ekingo dio txotx garaiari Zeraingo sagardotegiak, eta Zegama-Aizkorriko asteburura arte ariko dira zeregin horretan.

Goierrin sagardo berria dastatzeko lau aukera daude: Zerainen Oiharte, Ordizian Tximista, Ataunen Urbitarte eta Legorretan Begiristain. Etxean egindako Euskal Sagardoa jatorri deiturako uzta eskainiko dute denek, ohiko menuarekin batera.

Pako Etxeberria auzi-mediku beasaindarrak eman dio hasiera Goierriko sagardotegi denboraldiari Zeraingo Oiharten. Goierriko 15 sagar ekoizlek 360.000 kilo sagar bildu dituzte. Eskualdeko lau sagardotegiek 125.000 litro euskal sagardo ekoitzi dute .

23 urtez azpiko txapelketan Rodriguezek 60 metroetako lortu du, eta Alustizak pisu jaurtiketakoa.

Herrietako Korrika batzordeak ere sortuko dituzte martxoaren 19tik 29ra bitartean egingo den 24. Korrika antolatzeko. Goierrira martxoaren 28an iritsiko da. Ikus herriz herrikako bilera egunak.

Deskargatik gora egunsentian sartuko da Urretxura eta Legorretatik irtengo da 13:00ak aldera. 3.436 lekuko-hartze izango dira eta 2.175 kilometro izango ditu ibilbideak.

Emakumezko lehenengoa Ategorrietako Olatz Larrañaga izan da. Eguraldiak baldintzatu zuen partaidetza, eta 18 bolarik bakarrik parte hartu zuten.

Tenperaturak izugarri hotzak izan dira, eta horrek, prezipitazioekin batera, elurra utzi du Goierriko mendi gain zein kaleetan. 2026ko aurreneko elurtea izan da.

Astelehen arratsalde-iluntzean egingo dituzte ekialdeko Errege magoen etorrerako antzezpenak.

Dantza garaikideko 'Lana' emanaldia Zumarragan, Garingo San Sebastian jaiak, mahai-inguruak, hitzaldiak, haur ikuskizunak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Goitur Goierriko turismo agentziak eskualdeko eskaintza eramango du Fitur Nazioarteko Turismo Azokara, urtarrilaren 21etik 25era.

Igandean jokatuko dira pilota partidak Gurea frontoian. Aurretik, pilota eskolako nesken partidak jokatuko dira.

Jose Ramon Soroiz legorretarra aktore protagonistaren sarirako hautagai da, eta Jose Mari Goenaga ordiziarra zuzendaritza onenaren zein gidoi original onenaren sarietarako hautagai. Pelikularik onenaren sariaren hautagaitza zerrendan da Moriartiren filma.

Antolar jubilatu elkarteak antolatu ditu hitzaldiak, herritar guztiei irekita.

Beasaingo Kale Nagusian dago lehena eta Urretxuko Labeaga kalean bigarrena. 22:00etatik 09:00etara emango dute zerbitzua egunero.

Antzerki Garaia eta Igartza Musika zikloen hasiera Beasainen, Astotxo Eguna Lazkaon, Goierriko bertso eskolen topaketa Legazpin, Niña Coyote eta Chico Tornado Legorretan, Magia gala Zaldibian, hitzaldiak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Irteera urtarrilaren 17an izango da, baina izena emateko azken eguna gaur da.

Urtarrileko lehenengo hamabostaldian zegamarrek izango dute txabola erabiltzeko aukera eta bigarrenean idiazabaldarrek.


