Elkartasun krosa
ELKARTASUN KROSA 2025 urtea hasi berri dugun honetan, “MUNDU HOBEA GURE ESKU DAGO” lemari gogotsu eutsi nahi diogu; hori horrela, urtarrilaren 20tik 25era ELKARTASUN ASTEA antolatu du JAKINTZA IKASTOLAK. Aurrera eramango ditugun ekintzen artean ELKARTASUN KROSA aipatu nahiko genuke mezu honen bitartez. Denon artean, Ordiziako plazari birak emanez, MUNDUARI ITZULI OSO BAT egitea jarri [...]
ELKARTASUN KROSA
2025 urtea hasi berri dugun honetan, “MUNDU HOBEA GURE ESKU DAGO” lemari gogotsu eutsi nahi diogu; hori horrela, urtarrilaren 20tik 25era ELKARTASUN ASTEA antolatu du JAKINTZA IKASTOLAK. Aurrera eramango ditugun ekintzen artean ELKARTASUN KROSA aipatu nahiko genuke mezu honen bitartez. Denon artean, Ordiziako plazari birak emanez, MUNDUARI ITZULI OSO BAT egitea jarri dugu erronka modura, hau da, denon artean, pausoz pauso, 40000km egitea elkartasunaren alde.
Urtarrilaren 24an, ostirala, izango da, eta MUNDU GUZTIA DAGO GONBIDATUA ekimen honetan parte hartzera.
Goizeko 12:30etik 16:30era Jakintza ikastolako ikasleak arituko dira plazari bueltak ematen. 16:30etik 18:30era, berriz, Ordiziako eragile ezberdinen eta parte hartu nahi duen edonoren momentua izango da.
Helburua ahalik eta kilometro gehien egitea izango da, eta plazari lau bira ematea kilometro bat balitz bezala zenbatuko dugu. Astean zehar eginiko ekintza guztiekin legez, ekimen honekin Zaporeak eta Palestinaren zabalpena egiteaz gain, dirua ere bildu nahi dugu. Horregatik, borondatezkoa den arren, kilometro bakoitzeko euro 1eko ekarpena egitea eskatu nahi dizuegu. Bildutako dirua aipatutako bi kolektibo horiei emango diegu. Oharra: HH-ko ikasleen diruaz irakasleak arduratuko dira.
Ea, bada, denon artean, egun zoragarri bat pasatzen dugun eta ahalik eta gehien laguntzeko moduan gauden. Ah, eta gogoratu ikastolako kamiseta jantzita ekartzea!
Mila esker
Jakintza Ikastola
The post Elkartasun krosa first appeared on Jakintza Ikastola.