Amaitzear da Euskal Ligen fase erregularra
Errugbiko Euskal Ligetako fase erregularrak amaitzear daude. Lehen mailako senior taldeak, Garabi Goierrik, ez du partidurik gaur eta hurrengo astean jokatuko du azkena, atzeratutakoa eta etxean, Iruñako La Unicaren kontra. Ordiziarrek hirugarren tokia ziurtatuta dute eta aurretik da puntu bat gehiagorekin Gaztediko taldea. Baina zaila izango da gasteiztarrei aurre hartzea, faboritoak baitira Menditarrak taldearen kontra... Read More
Errugbiko Euskal Ligetako fase erregularrak amaitzear daude. Lehen mailako senior taldeak, Garabi Goierrik, ez du partidurik gaur eta hurrengo astean jokatuko du azkena, atzeratutakoa eta etxean, Iruñako La Unicaren kontra. Ordiziarrek hirugarren tokia ziurtatuta dute eta aurretik da puntu bat gehiagorekin Gaztediko taldea. Baina zaila izango da gasteiztarrei aurre hartzea, faboritoak baitira Menditarrak taldearen kontra jokatuko dutena irabazteko.
Ordiziako 18 eta 16 urte azpiko taldeentzat, Garabi eta Labe Lan fase erregularra amaitu da. Fasea asteburu honetan bukatuko da, baina ordiziarrek atseden astea dute. Garabik bigarren tokia lortu du dagoeneko, Bera Beraren atzetik. Eta 16 urtez azpikoak hirugarren tokian daude une honetan, baina gerta liteke laugarrenera pasatzea Zarautz Beltzak-ek aste honetan duen partidua irabazten badu. Halere zaila dute zarauztarrek, horretarako Atletico SS / Hernani liderraren etxean irabazi beharko baitu. Maila honetako finalerdiak maiatzaren 4 edo 5ean jokatuko dira eta astebete geroago finalak izango dira. Finalerdietako aurkariak zeintzuk diren laster jakingo dugu.
Zorte on denei!
Argazkia: Jesus M. Salamanca













