Complutense Cisneros 18 – AMPO Ordizia 35
GARAIPEN GARRANTZITSUA MADRILEN Pasa den asteburuan errugbiko ohorezko ligako 19.jardunaldia jokatu da, estatuko selekzioaren konpromisoengatik izan den etena eta gero. Ampo Ordiziak Madrilera bidaiatu zuen larunbatean Complutense Cisnerosen kontra jokatzeko. Ampo Ordiziak partiduaren zailtasuna eta garrantzia kontutan hartuta bidaiatu zuen. Zailtasuna, Cisnerosek maila altua duela eta aurkariei aurre egiteko gai dela erakusten ari delako, nahiz... Read More
GARAIPEN GARRANTZITSUA MADRILEN
Pasa den asteburuan errugbiko ohorezko ligako 19.jardunaldia jokatu da, estatuko selekzioaren konpromisoengatik izan den etena eta gero. Ampo Ordiziak Madrilera bidaiatu zuen larunbatean Complutense Cisnerosen kontra jokatzeko.
Ampo Ordiziak partiduaren zailtasuna eta garrantzia kontutan hartuta bidaiatu zuen. Zailtasuna, Cisnerosek maila altua duela eta aurkariei aurre egiteko gai dela erakusten ari delako, nahiz eta sailkapeneko 9.tokian egon. Eta garrantzitsua, irabazteak sailkapeneko 4.tokia ziurtatzetik gertu uzten duelako, play offera begira.
Partidua ordu erdi beranduago hasi zen, anbulantzia falta zelako. Hasi eta lehen minuturako Ander Alberdik entsegua sartu zuen eta segidan Cisnerosek zigor kolpe baten lehenengo 3 puntuak lortu zituen. Markagailua berehala mugitu zen berriz, Moalak entsegua sartu eta Cruzek transformatuta.
Jokoa orekatu egin zen ondorengo minutuetan eta 25.enean lortu zituen hiru tanto gehiago Cruzek. Madrildarrek presionatzen segitu zuten eta ordiziarren entsegu markatik gertu mele batzuk lotu ondoren sartu zuten lehenengo entsegua, transformatu gabe. Atsedena heldu zenean, 8 eta 18 bisitarien alde.
Bigarren zatia
Bigarren zatian Cisnerosek lortu zituen lehenengo hiru tantoak zigor kolpe bati esker, baina berehala Julen Goiak entsegu batekin erantzun zuen. Cruzek transformatuta, 11 eta 25 markagailuan. Ampo Ordiziak laugarren entsegua lortzeko ahaleginean segitu zuen, seriotasunez jokatuz. Cisnerosek jokalari bat gutxiagorekin jarraitu zuen 10 minutuz txartel hori batengatik. Ampok touchea jokatu zuen, hau irabazi, presionatu eta laugarren entsegua egin zuen: 11 eta 32, 64.minutuan.
Berriz ere jokoa orekatu egin zen eta Cisnerosek lanean segitu zuen. Tarte korapilatsuena ere jokatu zen une horretan. Txartel horia atera zioten Fernando Lopezi eta entsegua egin zuen Cisnerosek. Denbora gehiagorik gabe, baloia atera eta zigor kolpea eginarazi zuen Ampo Ordiziak, Valentin Cruzek aprobetxatu zuena azkeneko hiru tantoak egiteko. Amaieran, 18 eta 35 Ordiziarentzat.
Garaipen garrantzitsua izan da Ampo Ordiziarentzat, laugarren tokian geratzeko aukera gehiagorekin. Horrela bada, finaleko laurdena Altamiran jokatuko du. Azpimarratzekoa da baita Cisnerosen kontra debutatu duela harrobiko Eñaut Galparsoro gazteak.
Hurrengo hitzordua datorren igandean izango da, Altamiran 12:00etan. La Vilaren kontra jokatuko du Ordiziak, jaitsierako gunea urrundu nahi duen taldea.













