Garagardo festa, datorren astean
Garagardo azoka bueltan da ‘lumagorri’rekin eta puzgarriekin Ordizia Rugby Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatuta, hilaren 27an 18:00etan irekiko da XX. Garagardo Festa. Nobedadeak izango dira eta... Read More
Garagardo azoka bueltan da ‘lumagorri’rekin eta puzgarriekin
Ordizia Rugby Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatuta, hilaren 27an 18:00etan irekiko da XX. Garagardo Festa. Nobedadeak izango dira eta azken urteetako hainbat berri ere eskainiko dira. Lehenengoen artean, eguraldiak laguntzen badu, txikientzat jarriko dira puzgarriak. Aurrekoetatik, ‘lumagorri’ produktuak emango dira eta paella erraldoia egingo da igandean. Garagardo kartan 22 mota egongo dira, Heineken etxearen laguntzarekin. Inaugurazio ekitaldia ostegunean izango da.
Urtero bezala, lau izango dira feriaren jardunaldiak, ostegunetik igandera, 18:00etatik 00:00etara Beti Alai pilotalekuan. Hogeitabi garagardo mota egongo dira edateko: hamar hori, bi txuri, bi gorri, bi ilun, beltza bat, bi IPA, zeliakoentzat ere egongo da bat eta alkoholik gabea bestea bat. Alemanian, Holandan, Irlandan, Australian, Aragoin eta Euskal Herrian, Legorretako Basaben tartean, egindako edariak dira bi. Bi salneurri izango dituzte: gehienak 4 euron salduko dira eta bereziak 4,50ean. Freskagarriak eta ura ere egongo da. Aurten garagardo zerbitzatzeko herriko hainbat tabernarien laguntza izango da, antolakuntzak asko eskertzen duen parte-hartze profesionala.
Bi pertsonentzat eskaintzen den ohiko menuak 30 euro balioko ditu: ukondoa, saltxitxak, purea, postrea, garagardoak eta kafeak barne. Gainera, lumagorri oilaskoa eta hanburgesak eskainiko dira, patata frijituak eta aipaturiko guztiak ere egongo dira nahi bezala eskatzeko. Igandeko menua, paellarekin, 13 eurokoa izango da pertsona bakoitzeko.
Klubeko produktuak salgai eta bazkide kanpaina martxan
Klubeko markarekin produktuak salgai jarriko dira mahai batean. Kamisetak, poloak, zakutxoak, mantalak eta katiluak prezio berezian, 5 eurotan jarriko dira salgai, hondartzako oihalak 15ean ta buf-ak 8-10ean, neurriaren arabera. Produktu berri batzuk ere eskainiko dira.
Datorren denboraldirako bazkidetza egiteko edo berritzeko kanpaina ere abiatuko da. Mahai honetan bertan izango da horretarako aukera. Abonu orokorra 90 eurokoa izango da, bazkidea (sarrerarik gabe) 20 euro, ikaslea eta langabetua 20 euro, bazkide laguntzailea 40 euro (sarrera erdia ordaintzen delarik) eta jubilatua 50 euro. Ikasleek, langabetuek eta jubilatu berriek euren egoera agiri bidez azaldu beharko dute. Bazkide berriek opari txiki bat jasoko dute.