KATXARRO ELKARRIZKETA
“Beti da positiboa taldearen eta jokalarien eboluzioa barrutik ikustea” 18 urtez azpiko taldeak ere ohikoa baino lehen amaitu du denboraldia. COVID-19-aren ondorioz, eta oraindik jokatzeko zenbait partidu falta zirela, Euskadiko Errugbi Federazioak denboraldia amaitutzat eman zuen. Nahiz eta partidu askotan markagailuak ez lagundu, Xabier Fajardo eta Iñigo Saez de Urabainek (Katxarro) entrenatutako mutilek joku ederra... Read More
“Beti da positiboa taldearen eta jokalarien eboluzioa barrutik ikustea”
18 urtez azpiko taldeak ere ohikoa baino lehen amaitu du denboraldia. COVID-19-aren ondorioz, eta oraindik jokatzeko zenbait partidu falta zirela, Euskadiko Errugbi Federazioak denboraldia amaitutzat eman zuen. Nahiz eta partidu askotan markagailuak ez lagundu, Xabier Fajardo eta Iñigo Saez de Urabainek (Katxarro) entrenatutako mutilek joku ederra erakutsi dute eta jokoan garapen handia izan dute.
Denboraldiak eman duenaren inguruan entrenatzaileetako batekin hitz egin dugu. Iñigo denboraldiaren amaiera alde batera utziz, gustura dago taldeak eman duen irudiarekin.
Zer moduz joan da denboraldia orokorrean?
Denboraldia arraroa izan da. Nahiz eta ez bukatu, jokalariek garapen handia izan dute urte honetan zehar, bai tekniko baita jarreran ere. Garapena oso positiboa izan da eta jokalariak gorantza egin dute.
Zein da denboraldiak eman dituen gauza positibo eta negatiboak?
Zalantzarik gabe negatiboa jasaten ari garen egoera honekin lotuta dago. Urte hauek jokalariaren hezkuntzarako garrantzi handikoak dira eta momentu hauek galtzeak garapenean eragin dezake.
Beti da positiboa taldearen eta jokalarien eboluzioa barrutik ikustea eta beraiek ere aurrera egiten ari direla sentitzea.
Ohikoa baino azkarrago bukatu dela kontuan izanda, jokalariak gehiago jokatzeko gogoekin geratu dira?
Bai, taldea goraka zihoan. Nahiz eta emaitzek ez gaituzten lagundu, jokalariek egindako jokoa eta erakutsi duten jarrera txalotzekoa izan da.
Hurrengo denboraldiaren hasiera egunik ba al duzue?
Ez dakigu, momentuz esango digutenaren zain gaude.
Noiz hasiko da taldea aurre-denboraldiarekin?
Bakoitza bere kabuz fisikoa zintzen ari dira, baina baloiarekin noiz hasiko garen ere ez dakigu.
Urtero taldea aldatu egiten da, zer esango zenieke aurten 18 urtez azpiko taldera igo diren jokalariei?
Jarrera ona izateko. Jarrerarekin edozein lekutara iritsi zintezke.
Eta senior taldera igo direnei?
Berdina, eta jokoan erabakiak hartzerako orduan lotsagabeak izan daitezela.
Zuk ere entrenatzaile izaten jarraituko duzu?
Aurten egin dudan moduan, hurrengo denboraldian ere Xabiri laguntzen jarraituko dut.