KRONIKA AMPO ORDIZIA vs UE SANTBOIANA
Katalanek garaipen bikaina lortu zuten El Salvadorren aurka eta Goierritarrak azken minutuan Burgosen erortzera. AMPO Ordizia, maul ondo defendatzen eta arerioaren hiru laurdeneko lerroa irmo lotzen zeinen garrantzitsua zen jakitun, gaur goiz eguzkitsu honetan arerioari kontzesiorik ez emateko tematu da. Eta helburua lortu dela esan dezakegu. Lehen zatia gogorra izan da, markagailua talde baten alde... Read More
Katalanek garaipen bikaina lortu zuten El Salvadorren aurka eta Goierritarrak azken minutuan Burgosen erortzera. AMPO Ordizia, maul ondo defendatzen eta arerioaren hiru laurdeneko lerroa irmo lotzen zeinen garrantzitsua zen jakitun, gaur goiz eguzkitsu honetan arerioari kontzesiorik ez emateko tematu da. Eta helburua lortu dela esan dezakegu.
Lehen zatia gogorra izan da, markagailua talde baten alde zein besterena mugitzen zelarik. Santboiko mutilak aldageletara erretiratu markagailuan nagusi zirela 17-18 erretiratu dira norgehiagokan bi taldeek nagusitasun eta defentsa momentuak uztartuz.
Bigarren zatia istorio guztiz desberdina suertatu da. Lehen minututik ordiziarrek erritmo oso altua ezarri dute eta jokoan erabat nausitu dira. Pixkanaka entseguak etarobak jaisten ari ziren eta abantaila handituz joan da 41-18raino iritsiz minutu guxi batzu falta zirenean. Katalanek azken entsegu batekin markagailua zertxobait arindu dute, baina azkenean 41-25 argi eta garbi utzi du AMPO Ordiziarren gaurkoan gehiago izan dela.
Gaurko entseguak Jorge Tomas (bi) Julen Goia, Oier Goia eta Kawa Leaumak lortu dituzte. Aipagarria da baita ere Valentin Cruzek zigor ostikoetan erakutsi duen habilezia eta Caylib Oosthuizen eta Keegan Munro azken fitxaketen estreinaldia ere.
Datorren astean VRAC Quesos Entrepinares ahalguztidunari bisita egingo diote Goierritarrek. Iaz lortutako garaipena errepikatu nahi izango dute ziur asko Iñigo Marotiasen mutilek.
Eta ez dira hemen agortzen albiste onak: Moyua-Goierri Sub 23 taldeak 33-29 irabazi dio Santanderreko Independienteari.