Seniorrek marraztu dute irailean denboraldia hasi arteko bidea
Denboraldia hastear da. Abuztuaren 16an jokalariek hitzordua dute Altamiran. Egun horretan hasiko da taldeko lana. Orain, baina, jokalariak bakarkako lanean ari dira Asier Pazosen aginduetara. Intentsitate handiko lana egiten ari dira Altamiran. 16an, beraz, errugbi entrenamenduak hasiko dira. Astebete lana egingo du taldeak Altamiran eta hiru eguneko stage-a egingo du ondoren Lekarozen. Taldeak intentsitate altuan... Read More
Denboraldia hastear da. Abuztuaren 16an jokalariek hitzordua dute Altamiran. Egun horretan hasiko da taldeko lana. Orain, baina, jokalariak bakarkako lanean ari dira Asier Pazosen aginduetara. Intentsitate handiko lana egiten ari dira Altamiran.
16an, beraz, errugbi entrenamenduak hasiko dira. Astebete lana egingo du taldeak Altamiran eta hiru eguneko stage-a egingo du ondoren Lekarozen. Taldeak intentsitate altuan lan egitea da egonaldiaren helburua.
Ohiko entrenamendu saioez gain, taldeak bi konpromiso berezi izango ditu. Batetik, sortu berri den Euro Basque Rugby Challenge txapeletaren lehen partida jokatuko du larunbatean, Angeluren aurka. Eta Bidasoa eskubaloi taldeko jokalariekin aktibitatea egingo du, bestetik.
Euro Basque Rugby Challenge
Akotania-Euskadi-Nagarroa Euroeskualdeko erakundeek sustatu duten txapelketan Angelu izango da lehen aurkaria. Partida Lekarozen jokatuko da, hilaren 24an, 18:00etan. Lapurdikoek haien lehen taldeko jokalariekin (Federal 1) eta spoir-ekin jokatuko dute.
Bigarren partida Aguileran izango da, hilaren 30ean, 20:30ean. Aurkaria Biarritz Olympiqueko spoir taldea izango da. Litekeena da hamabostekoa osatzeko Miarritzekoek profesional taldeko jokalariak ere erabiltzea.
Taldeak denboraldian izango duen diseinua osatuta izango da irailaren 7rako. Bi talde ikusi ahalko ditugu egun horretan. AMPO izango da 7an Altamiran ikusiko duguna, EBRCen finala tarteko. Aurretik lortuko dituen emaitzen arabera finala jokatuko du, edo lagunartekoa beste talde baten aurka. Goierri taldeak Promesas Liga jokatuko du aurten (aurrerago hitz egingo dugu honetaz) eta hirukoa jokatzera joango da Zaragozara, Fenix eta erabakitzear dagoen beste talde baten aurka.
Hurrengo aste bukaeran, AMPOk eta Goierrik Burgoseko Aparejadores talde hartuko dute Altamiran, Heineken eta Promesas ligari hasiera emateko.