VRAC QUESOS ENTREPINARES vs AMPO ORDIZIA ATARIKOA
Datorren igandean eguerdiko 12:30tan Pepe Rojo zelaietan, Vrac Quesos Entrepinares eta Ampo Ordizia izango dira aurrez aurre Ohorezko Mailako Ligako laugarren jardunaldian. Ezer gutxi dago esateko egungo ligako txapelduna den eta azken hamarkadan titulu gehien altxatu dituen taldeari buruz. Diego Merinok zuzentzen dituenak Valladolideko derbian irabaztetik datoz. Une honetan taulako bigarren postuan daude 13 punturekin.... Read More
Datorren igandean eguerdiko 12:30tan Pepe Rojo zelaietan, Vrac Quesos Entrepinares eta Ampo Ordizia izango dira aurrez aurre Ohorezko Mailako Ligako laugarren jardunaldian. Ezer gutxi dago esateko egungo ligako txapelduna den eta azken hamarkadan titulu gehien altxatu dituen taldeari buruz. Diego Merinok zuzentzen dituenak Valladolideko derbian irabaztetik datoz. Une honetan taulako bigarren postuan daude 13 punturekin. Valladolideko taldea lehian dauden titulu guztiak lortzeko egina dago. Norbait aipatzekotan selekzioan jokatzen duten Calo Calo Gavidi, Blanco, John Wessel Bell edo hemen aski ezaguna den Sio Moalaren izenak azpimarra ditzakegu.
Iñigo Marotias buru dutenek badakite Pepe Rojon VRAC Quesos Entrepinaresen aurka irabaztea zer den, joan zen denboraldian aspaldian Ordiziarrek eginiko partidarik osoenetako batean 10-25 irabazi baitzuten. Hartan argi utzi zuten ligako titulua lortzeko hautagai argiak zirela, baina zoritxarrez denboraldia bertan behera utzi behar izan zen.
Goierritarrek Valladoliden zelairatuko dira eguneko berria izateko itxaropenarekin eta lehiakideen aurrean ligako titulua lortzeko bere hautagaitza aurkezteko asmoz. Horretarako badakite partida ia perfektua jokatu beharko dutela eta kontzentrazioa galtzea debekatuta dagoela puzelan emaitza ona lortzekotan.
Ordiziarrak UE Santboianaren aurka lortutako garaipenaren ostean sailkapeneko hirugarren postuan daude 10 punturekin. Iñigo Marotiasek taldeko jokalari guztiak ditu bere esku aurreko astean azken minututan ezin lortu izan zen bonusak utzitako mingostasuna arintzeko.
Zoritxarrez, partida ateak itxita jokatuko da indarrean dauden arauak direla eta, beraz Valladolidek eskaintzen dituen beste baterako utzi beharko dira.
Bestalde, aipatu behar da Moyua Goierriri ere, egungo ligako txapeldunaren aurka jokatzea egokitu zaiola aste honetan. Pazosek zuzentzen duen taldea, 23 urtez azpiko ligan UE Santboianaren aurka arituko da larunbatean arratsaldeko 16:00tan Baldiri Aleu instalazioetan.
Zer partida espero dezakegu? Gaur egun Kataluniako taldea nahiko ezezaguna da, izan ere, aurreko denboraldiko taldeko jokalari askok lehen taldera egin dute jauzia. Eta Ordiziarrek berriz, urte bateko eskarmentua gehitu diote talderari: Larunbatean erantzuna.