Segundo bakan hartan
Goiz hartan, eguzkia esnatu aurretik irten zen etxetik. Herria lo zegoen oraindik, eta farolen argi laranjek gaueko euriak sortutako putzuetan egiten zuten isla. Makulu lanak egiteko makil ihar bat lurretik jaso zuen, eskuarekin garbitu eta eliza ondoko bidea hartuta mendi muineraino abiatu zen. Buruan zerbait ostikoka hasten zitzaionean egin ohi zuen bidea zen hura. Han, Continue Reading
Goiz hartan, eguzkia esnatu aurretik irten zen etxetik. Herria lo zegoen oraindik, eta farolen argi laranjek gaueko euriak sortutako putzuetan egiten zuten isla. Makulu lanak egiteko makil ihar bat lurretik jaso zuen, eskuarekin garbitu eta eliza ondoko bidea hartuta mendi muineraino abiatu zen. Buruan zerbait ostikoka hasten zitzaionean egin ohi zuen bidea zen hura. Han, bidezidor hezeen eta lurreko zainen antzera ageri diren sustraien artean, uste zuen bere eguneroko bizitzaren desberdina zen beste zerbait aurkitzen zuela.
Azken asteak bidegurutze baten aurrean egotearen sentsazioa zuen, erabaki ezinean. Ez zen erabaki zehatz bat, gauza askoren batura baizik: lanak ez zion betetzen, harremana itxuragabetzen hasita, adina aurrera zihoan gelditu arazi ezin zuen ekite batean. Horrek guztiak ihesbiderik gabeko animalia baten modura setiatuta senti arazten zion.
Bide zaharretik igo zen, gaztainondoen artean sigi-saga zihoan hartatik. Haurra zela, aitak bide haietatik eramaten zuen; bera aurreratu egiten zen bihurgune bakoitzean sekreturen bat aurkituko zuenaren ilusioaz. Gaur poliki zioan, denborak gauza guztien hasiera eta amaieraren arteko limitea jartzen ziola sentituz.
Paisaia hutsune mugagabe baten moduan zabaldu zen gailurrera iritsi zenean. Bere aurrean bi bidezidor urruntzen ziren: bata bailara aldera jaisten zen, herriko etxeak ikusten ziren: bestea basoaren adar artean barreiatzen zen. Ez ziren bide xumeak, esan zion bere buruari, baizik eta bere bizitza propioaren metaforak.
Arroka umel batean eseri zen. Makilarekin formarik gabeko marrazkiak egiten zituen lokatzetan. Haizeak lur busti eta hosto ustel usaina zekarren. Han, isilean, konturatu zen gehiegitan saiatu zela bere bakardadetik ihes egiten. Besteengana korrika egin zuen, bereak ez ziren hitzetan babes bila, errazegi hausten ziren promesetan. Baina ihesaldi bakoitzak toki berdinera ekarri zuen: hutsune intimora, bere bular barrutik krudelki irribarre egiten zion beldurrera.
Makila erditik hautsi eta indarrez jaurti zuen urrunera. Une batez pentsatu zuen zeinen erreza litzateken guztia bertan behera uztea, edozein bi bidezidorretatik abiatu eta galtzea atzera begiratu ere egin gabe. Baina ez zuen egin. Hori egin beharrean begiak itxi zituen. Lekuan geratzea behartu zuen bere burua. Arnasa sakon hartu zuen, astiro, arnasketa bakarrean bere bizitza osoa besarkatu ahalko balu bezala. Eta zerbait aldatu zen.
Denborak pisutsua izateari uzten ziola nabaritu zuen. Jada ez zegoen ez iraganik ez etorkizunik, guztia biltzen zuen une soil bat baizik. Segundo bakan hartan bere burua ikusi zuen haurra zela, bere aitaren aurretik korrika egiten; gaztetan, ametsez eta promesaz beteta: heldutasunean zalantzez eta orbanez gainezka. Guztia kabitzen zen une hartan: beldurra eta itxaropena, bakardadea eta konpainia, ibilitako bideak eta inoiz hartuko ez zituenak.
Begiak ireki zituen. Eguzkia laino artean bere zirrikituak aurkitzen hasi zen basoa urre zurbilez tindatuz. Bi bideak han zeuden, hasieran bezala. Baina berak ez zituen ja larritasunez begiratzen. Irribarre egin zuen bila ez zebilen zerbait aurkitu zuelako: eternitatea ez zegoen haratago, eternitatea une hartan zegoen.
Poliki zutitu zen. Bide bat aukeratu zuen, gehiegi pentsatu gabe eta oinez hasi zen. Pauso bakoitzak soinu desberdin bat egiten zuen, arinagoa. Jakin zuen, egunen batean, gertatzen zena gertatzen zela, beti une hartara bueltatu ahalko zela: une pausatu hartara, argitasun sakon batengatik, eternitatea zen unera.













