Erritmo kirola
ERRITMO KIROLA EGITASMOAREN JARRAIPENA
Urrian hasi zen Erritmo kirola egitasmoari jarraipena ematea erabaki da. Urtarriletik ekainera asteazkenero 19:00-20:15 bitarte Kimueneko Gereziondo gunean gorputza astintzeko aukera izango da Aske taldeak antolatuta, helburua emakumeak kirolera gerturatzea eta elkarren arteko saretzea izanik. Urtarriletik hasita saioa bi zatitan banatuko da: lehen zatia dantzari eskainiko zaio eta bigarrena zerotik korrika egiten hasteari eta indar ariketa txiki batzuei. 30€ko kostua izango du urtarriletik ekainera bitarteko eskaintzak, eta jasotako dirua hilabeteko azken asteazkenetan elkarrekin saioaren ondoren tragoxka bat hartzeko erabiliko da eta gainontzekoa herriko Aske talde faministaren ekimenetara bideratuko da. Giro ederrean, ahizpatasunean ahaldunduz eta musikaz girotuta izerdi pixka bat atera nahi baduzu, idatzi 620460766 zenbakira eta zatoz!