Iazko urrian Busworld Nazioarteko Azokan primizian aurkeztua, Europako lehen H2 zero isurketa autokarra da. Mila kilometro arteko autonomia du.
Lau erregetara jokatuko da, sei hamarrekoko hiru ustelera. Bikote bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu. Txapelak eta 2.000 euro jasoko dituzte irabazleek.
CD Eldensek utzita jokatuko du Miranda de Ebroko taldean ordiziarrak. Udan sinatu zuen Eldenserekin bi denboraldietarako.
Udalaren webgunean dago ikusgai. Parte hartze prozesu bat jarriko du orain martxan, dokumentua azaltzeko eta herritarren iradokizunak jasotzeko. Lehen bilerak, otsailaren 7tik aurrera egingo dira.
Patxi Bisquert aktore, ekoizle eta Eguzki Art etxeko ordezkariak Lazkaon aurkeztu du Pello Mari Otañori buruz ontzen ari diren ‘Ombuaren itzala’ filmaren proiektua, auzolanean egina.
Aldundiaren laguntzarekin, bi urteko proiektuari ekin zion azaroan Iosu Etxezarragak, Gure Iragana taldekoekin, ermita barruan aztarnak topatzeko. Indusketa egin dute eta hurrengo pausoa txostena osatzea izango da. Atzo eman zuten azken aurkikuntzen berri.
Manifestazio nazionala deitu du larunbaterako Palestinarekin Elkartasuna dinamikak, Ordizian. 12:00etan hasiko da San Bartolome auzoan, eta Beasainen amaituko da.
Otsailaren 4an amaituko da epea, eta txapelketa otsailaren 16an hasiko da. Finala maiatzaren 4an jokatuko da, Santikutz jaietan.
Olaberrian Udaberri Sariko partida jokatuko dute Oiangu1ekoek bihar, 19:00etan, eta 20:00etan Ordizian jokatuko dituzte Euskal Herriko txapelketako bi partidak Oiangu B taldekoek. Larunbatean Udaberri Sariko Oiangu2koen txanda izango da, Beti Alain.
Forn de Barracako auzipetuei laguntzeko eta isunak ordaintzeko ekimena bultzatu du Xirika elkarteak. Dokumentala emango dute gaur, eta valentziar produktuen saski bat zozkatuko dute bihar.
Pandemia garaitik debekatuta egon da. Asteburuan lau zinema saio egongo dira.