Giroa oso ona, emaitza ezin hobea Beasaingo eskolarteko xake lehian
Beasainen jokatu zen eskolarteko taldekako xake txapelketan , inoiz ez bezelako giroa sortu zen . Alfil elkartea erabat bete zen parte hartu zuten 47 ikasleekin eta xakean aritzeko giro oso espeziala sortu zen. Xake Zaldibik , 4 talde eraman zituen bertara, bata infantila eta 3 alebinak.Infantil mailan beste talderik aurkeztu ez zenez zuzenean Donostian jokatuko den fase finalerako txartela lortu zuten. Alebinetan berriz emaitza ezin hobea lortu zuten Zaldibitarrek eta 3 lehenengo postuetan sailkatu ziren. Donostira joateko bi txartel bakarrik zeudenez , Lardizabal A eta Lardizabal B taldeak joango dira maiatzak 5 an fase finala jokatzera.
Bestalde, datorren ostiraletik aurrera bakarkako saioa hasiko da. 50 partaide baino gehiago izena emanda daude eta Alfil elkartea berriro txikia geldituko da . Xakean aritu eta ondo pasatzeaz gain maiatzak 4 an Donostian jokatuko den fase finalerako txartelak lortzea izango dute helburua partaideek. Infantiletan bi postu eta alebinetan beste bi egongo dira jokoan.













