Hedoi Etxarterekin solasaldi aberatsa egin da
Izen baten promesa liburuak arrakasta izan du irakurle taldean
Neguko solasaldiak Hedoi Etxarteren azken lana izan du ardatz. Karmele Etxaberen gidaritzapean, liburuaren xehetasunen berri eman die idazleak bertaratuei eta tertulia ederra atera da.
Urteko lehen hitzordu honetan, eskuz egindako liburu zorroak banatu zaizkie irakurleei eta, ohi bezala, mokadu bat eginez itxi da saioa.
Epe laburrean emango da jakitera zein izango den udaberriko irakurgaia.













