Lasterketarako izen ematea zabalik
Izen ematea 2018ko abenduaren 14an goizeko 08:00etan hasi da, eta 2019ko maiatzak 31 arte (00:00) eman ahal izango da izena. Hemen duzue informazio guztia.
NORK PARTE HARTU DEZAKE LASTERKETAN?
18 urte beteak dituen mendizale, atleta edota kirolarik parte hartu ahal izango du lasterketa luzean; lasterketa motzean aldiz, 15 urte beteta eduki eta guraso edota tutoreen baimena idatziz erakutsi beharko da.
Lasterketa luzean gehienez 250 parte hartzaile izango dira eta 150 lasterketa motzean. Parte hartzaile guztiek araudi hau bete beharko dute.
ZENBAT KOSTATZEN DA IZEN EMATEA?
Lasterketa luzean parte hartzea 30€ izango da 2019ko Apirilak 1 arte eta 35€ Apirilak 1etik Maiatzak 31 arte. Lasterketa motzean parte hartuko dutenek 18€ Apirilak 1 arte eta 23€ Maiatzak 31 arte.
DORTSALA PERTSONALA DA, BERAZ…
Dortsala pertsonala da eta ezin zaio beste inori eman edo utzi. Horregatik, parte hartzaileak berak jaso beharko du, jatorrizko NA erakutsiz (mendian federatuta daudenek bazkide txartela erakutsi behar dute), finkatutako ordu eta lekuan, araudian zehaztu bezala.
Ordainketa egiteak probetan parte hartzea suposatzen du horrek dituen zerbitzu guztiak (anoaguneak, osasun-laguntza, dutxak, kontsigna, lasterketa ostean, etab.) erabili ahal direlarik. Horretaz gain, poltsa bete oroigarri(jantziak, bertako produktuak, etab.), luntx herrikoirako txartela eta beharrezko segurua jasoko du korrikalari bakoitzak.
IZEN EMATEA:
Izen ematea 2018ko abenduaren 14an goizeko 08:00etan hasiko da, eta 2019ko maiatzak 31 arte (00:00) eman ahal izango da izena. Hemen zehazturiko loturetatik Rockthesport webgunearen atarira eramango zaituzte. Bertan zehazturiko pausoak jarraituz burutu behar da izen ematea.
LOTURA: