Pixoihalen bilketa berriro ohiko moduan astelehenetik aurrera
Alarma egoera ezarri zenetik, herrian zehar kokatutako 3 edukiontzien bidez bildu izan dira pixoihalak, baina hauek erretiratu eta ohiko eran, eguneko ontziari lotutako poltsa batean, aterako ditugu berriz datorren astelehenetik aurrera.