23. Korrika Irundik Baionara, martxoaren 14tik 24ra
Donostiako San Telmo museoan aurkeztu dute Korrikaren 23. edizioa. ‘Harro Herri’ lelopean zeharkatuko ditu Euskal Herriko errepideak. Kartelean ‘Gernika’ islatzen da.
«Herriak belaunaldi ezberdinen arteko sare bat sortu behar du»
Iñaki Ugaldek (Mutiloa, 1967) aurten bere zazpigarren aldia hasi du udalbatzarrean. Lehen lau urteetan, 1999tik 2003ra bitarte, zinegotzi izan zen, eta 2003. urtetik da alkate.
Goierriko Oiarbide harategia Euskal Herriko IX. txorizo egosi lehiaketan garaile
Zegaman, Beasainen eta Zumarragan dago Oiarbide harategia. Aurten, bigarrengoz, txorizo egosi lehiaketa irabazi dute.
Tutoretzapeko nerabeentzako izeba osaben bila Seguran
Izeba proiektuak familia babesa eman nahi die tutoretzapean dauden nerabeei. Gaur, 18:30ean, Segurako kultur etxean Izeba Proiektuaren aurkezpena izango da.
Iraitz Zubizarreta lau eta erdiko txapeldun bilakatu da azken tantoan
Julen Egigurenen aurka jokatu du finala igandean. Bigarren mailako txapela eskuratu du bigarrengoan. Igandean Zumarragan txapelketa nagusia jokatu da.
Unai Llorenteren Biovask proiektuak irabazi du Goiekiren Enpresa Ekimen Berrien sariketa
Biovask proiektuak tenebrio intsektuak hazi eta merkaturatzen ditu, animali pentsuak ordezkatzeko helburuarekin. Biok Zerbitzua E.M., Aitzkorpe kafetegia eta Silver Muin Box taldea ere saritu dituzte.
Zertarako itxaron San Martin egunari
Zegaman gaur ekingo diete San Martin ospakizuneko egitarauari, ipuin kontaketa batekin. Bihar Asisko Urmenetaren hitzaldia dute, etzi herri kirol desafioa eta larunbatean, feria eguna.
Eskualdeko Enpresa Ekimen Berrien 26. sari banaketa, bihar
Bihar izango da Goierriko Enpresa Ekimen Berrien sariketa. Horretaz gain, sariketaren aurretik, ZTIM hitzaldiaz gozatzeko aukera egongo da.
Azaro Moreari hasiera emateko umorea helduko da gurpil gainean
Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunaren harira Seguran, hilabeteko kultur agenda antolatu dute. Gaur hasiko da Julen Axperen bakarrizketarekin.
Oilasko errea eta euskal kantak Euskal Oilasko Festan
Euskal Oilasko Festa ospatuko dute larunbatean 17:30etatik 21:00etara bitarte. Oilaskoa ez da faltako afaltzeko.
Idiazabalgo areto futbol txapelketa abian da, etzi 3. jardunaldia
Idiazabalen, urtero bezala, areto futbol txapelketa antolatu dute. Azaroaren 5ean hasi zuten, eta urtero festetan amaituko dute.
Olentzerori gutuna eman eta zuk egindako taloa jan
Olentzero joango da abenduaren 16ra arte Zegamara. Gainera haurrek euren taloak egin eta jateko aukera izango dute.
Zeraingo frontoian talo eta gaztaina jana egingo dute
Basarte guraso elkarteak talo eta gaztaina jana antolatu du larunbat honetan herriko frontoian, 18:30ean.
Zaldibiako Osinberde ur-jauzira joango dira segurarrak
Segurarrak txangoan joango dira Zaldibiaraino. Osinberde ur-jauzia bisitatuko dute.
Trebatze saioa euskara eta inteligentzia artifiziala uztartzeko
Gaitu egitasmoak euskara eta inteligentzia artifiziala uztartzea ditu helburu. Itsasoko herritarrei haien ahotsak batzera animatzen die.
Idiazabalen Irizar eta Iparragirre oroituko dituzte bihartik
Iñaki Iparragirre Iparra 1974. urtean Trintxerpen eta Eduardo Irizar 1984. urtean Oiartzunen hil zituzten. Idiazabaldarrek asteburuan herrian bertan omenduko dituzte.
Zeraingo Udalak sei hilabeteetarako lan-eskaintza bat atera du
Diru laguntza teknikari bat behar du udalak administrari lanak egiteko.
Alokairu sozialeko etxebizitzak gazteak emantzipatzeko
Urtean 27.125 euro baino gutxiago irabazten duten 18 eta 35 urte arteko gazteek eman dezakete izena, inolako jabetzarik ez dutenak.
Sagartxotx! egin ezazu sagar zukua familian
Familientzako tailerra antolatu dute larunbat honetan Igartubeiti baserrian, sagar zukua egiteko aukera izango dute haurrek.