Joxe eta Miren (60. Ezkontzaurrena)
Joxe ta Miren ezkondu ziren
orain hirurogei urte.
Bejondaiela, gauza hoberik
dagoenik ez dut uste:
elkar lagunduz, beti aurrera,
nahiz elur-jasa, elurte.
Guztiok ere bi hauengandik
ikasi behar genuke;
famili ederra maitasunetik
sortu eta hazi dute!
Doinua: Euskal Herriko lur maite hartan














