Jendetzak babestu du Korrika Goierrin
Gaur goizean iritsi da Korrika Goierrira. Legorretan sartu da, 9:00ak aldera, eta atzetik, Goierri osoa zeharkatzen ari da, Mandubin gora Azpeitiarantz alde egin aurretik. Goizeko ordutegia lagun, ikastetxe askotako ikasleak izango dira Korrikaren igaroa ikustera edo lasterketan parte hartzera irtengo direnak.
Ikusi Korrika Goierrin sartu da, Korrika Itsasondon, Korrika Araman,Korrika Aramatik Ordiziara, Korrika Ordizian, Korrika Beasainen, Korrika Lazkaotik Olaberrira, Korrika Idiazabalerantz, Korrika Idiazabaletik igaro da, Korrikak Segura pasa du,Korrika Zerainen, Korrika Ormaiztegin, Korrika badoa Goierritik edo eguneko argazki guztien galeria
Korrika badoa Goierritik, 14:30 Beasaingo Salbatore auzotik gora Mandubiara igo dira euskalakariak Goierrin korrikak egin dituen azken kilometroetan. Abiadura azkartuta igo dute Mandubiarako aldapa, lasterketaren buru egunero korrika ibiltzen direnak joan baitira. Salbatoretik Mandubiarako tartean, Gerra enpresako ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek, EUN enpresako langileek, Bealak Beasaingo korrikalari taldeko kideek eta Ezkio-Itsasoko Gorka Sasietak eraman dute testigua. Ezkio-Itsasotik ez da aurten korrikarik igaro, baina Ezkio-Itsasoko euskalakariek ere parte hartu nahi izan dute 17. Korrikan. Mandubiara bidean egin dute.
Korrika Ormaiztegin, 13:20 Uneotan ormaiztegitik irteten ari da Korrika. Zerainetik etorrita, Lierni igo dute korrikalariek, dozena batek. Batzuk oinez eta besteak bizikleta gainean, Gabiriarrek ere hartu dute hemen lekukoa, gazteek bereziki, Gabiritik ere ez baita Korrika igaroko. Liernitik Ormaiztegira jo dute, eta ume Salbatoreko bidea hartu dute, eta orain Azpeitiarantz joko dute Mandubitik. <
Korrika Zerainen, 12:56 Zeraindik igaro berri da Korrika. Zati hau 4 kilometrokoa zen, baina 7 aldiz ere aldatu da lekukoa eskuz. Batzuek gainera, binaka eraman dute. Giro onean hartu dute Korrika herrian, izan ere, irakasle batek esan duenez, haurrek aste osoa aztoratuta igaro dute une honen zain. Herri sarreran zegamarrek ere egin dute korrika, euskararen aldeko ekimena ez baita aurten Zegamatik igaroko. Korrika Mutiloa aldera joan da orain, gero Liernira jotzeko.
Korrikak Segura pasa du, 12:34 Korrika Seguratik igaro berri da. Ekimenak ume mordoa zuen plazan zain, eta Korrika festa giroan igaro da herrigunetik. Zea Maysen zeinu hizkuntzako bideokliparen protagonista izan den Ainhoa Moyua furgonetara igo da Seguran, korrikalariak animatzera. Uneotan Zerainerako bidea igotzen hasita dago Korrika. Mutiloara egingo du ondoren, eta hemendik, Liernitik Ormaiztegira joko dute, Korrika Goierritik joan aurretik.
Korrika Idiazabaletik igaro da, 12:15 Korrikak Idiazabal igaro du. 5-10 minutuko atzerapenarekin iritsi da herri honetara, eta herrigunean ez da sartu. idiazabalen Kalbarioko bidea hartu dute, eta bidea estua izanda, furgonetak ezin izan du bertatik igaro. Errepidetik egin du bide zati hau, eta euskararen korrikalariekin bidexkaren bukaeran batu da. Bide zati hau furgonetaren laguntzarik gabe egin dute korrikalariek.
Korrika Olaberritik Idiazabalerantz, 11:50 Korrika Olaberritik igaro da duela minutu gutxi. 11:30ak pasata iritsi da herrira, eta ordurako herritarrak, haurrak oro har, zain zituen. Lazkaotik ere jende mordoxka bat iritsi da Olaberrira lekukoa laguntzera. Olaberri inguruko biribilgunera iritsi denerako olaberriarrek zeramaten jada lekukoa. osotara 4 lagunen eskuetatik igaro da Olaberrian, Idiazabalerantz jo aurretik. Herri honetako hainbat bizilagunek ere Olaberrin egin du bat korrikaldiarekin. Olaberrian giro politean igaro da Korrika, haurrak dantzan, gurasoak argazkiak ateratzen eta lekukoa idiazabalera bidean.
Korrika Lazkaotik Olaberrira bidean, 11:20 Lazkaotik Olaberrira bidean da Korrika. Goierrin berezitasunik badu, jendetsua izaten ari dela da, oso jendetsua. Lazkao ez da izan salbuespen bat, herritar asko eta asko atera baitira kalera korrika egitera. Lekukoa ere adin guztietako pertsonek eraman dute lazkaon, adinekoetatik hasi eta umeetara. “Ika, ika ika, korrika” edo “hemen gaude euskararen alde” leloak bide osoan zehar entzuten ari dira. Zenbait gazte ausart dokumentalea parte hartu duten Dionisio Amundarain eta Mikel Zabalbidek ere hartu dute hemen lekukoa, besteak beste.
Korrika Beasainen, 10:50 Ehunka herritarrek babestuta zeharkatu ditu Korrikak Beasaingo kaleak. Ikasleak eta oro har adin guztietako pertsonak batu dira Korrikara Beasainen. Herriko enpresetako langileak ere ibilbidean zeuden, euren txandaren zain. Ikastetxeetatik gainera, ikasle ugari Korrikaren igaroa ikustera atera dira.
Korrika Ordizian, 10:17 Ordizian da uneotan Korrika, mila lagun ingururen babesarekin bidea eginez. Adin guztietako herritarrak batu dira euskararen aldeko ekimenera, haurrak, gazteak, helduak eta adinekoak. Ordizian minutu batzuk gehiago egingo ditu Korrikak, Beasainerako bidea hartu aurretik.
Korrika Aramatik ordiziara, 10:04 Zaldibiarrek hartu dute lekukoa Arama eta Ordizia arteko zati batean.
Korrika Aramatik igaro da, 10:00 Korrika Aramara iritsi da. Ikasleek eta haurrek egin diote ongi etorria, Aramakoak diren, baina inguruko herrietan ikasten duten zenbait haur Aramara etorri baitira korrika egitera. Sei lagunek hartu dute lekukoa Araman, gehienak herritarrak, baina Orkli enpresako ordezkariak ere aritu dira Korrikan. Korrikalarien artean, haurrak, gazteak eta helduak zeuden.
Korrika Itsasondon Itsasondotik igaro berri da Korrika, Aramara bidean. Legorretatik jende ugari iritsi da Itsasondora, lekukoa babestuz. Herri sarreran eskolako umeek hartu dute lekukoa, eta euren kilometroa egin ondoren, plazan gelditu dira jolasak egiten.
Korrika Goierrira iritsi da, 9:03 Korrika Legorretatik sartu da Goierrin, Donostiarako bidean. 40tik gora lagun iritsi dira lekukoaren atzetik, builaka eta pankartekin Korrika eginez. AEK-ko Legorretako ikasleak eta irakasleak izan dira Goierriko lurretan lekukoa hartu duten lehenak, Udalak erositako kilometroan. Korrikaren iritsieran urduritasuna sumatzen da, eta ekimena iritsi aurretik jende ugari ikusten da beroketak eta luzaketak egiten. Iragarritako orduan iritsi da Korrika Goierrira. Legorretar askok Eredu enpresa parean egin dute bat Korrikarekin. Atzo atxilotutako Esnaola anaiak ere gogoan izan dituzte Legorretarrek haiek askatzeko eskatzen zuen kartel handi batekin. Legorretako lehen kilometroa Korrikaren 1.348. kilometroa izan da.
Lotutako albisteak eta lotura interesgarriak • Araman Korrikaren aldeko ekitaldiak aurretik, egunean bertan eta ondoren [2011-04-11] • Korrika Txikia abiatu da Goierrin [galeria] [2011-04-11] • Beasaindik Ordiziara bidean doa Akirrok [2011-04-09] • Korrika 8:30ean igaroko da Legazpiko kaleetatik [2011-04-08] • Goierriko hainbat eragilek Korrika babestu eta euskara erabiltzeko deia egin dute [2011-04-07] • Korrika.org
Segurako Gazte Asanbladak Korrikarako egin duen Euskalaklip-a.