Atzo goizean Legorretan atxilotu zituzten Aitor eta Igor Esnaola Madrilera eraman ditu Guardia Zibilak, eta inkomunikatuta dauzka. ETAren logistika arloko ustezko bi kideen baserrian egun osoan luzatu ziren miaketetan –200 guardia zibilek parte hartu zutela esan du Espainiako Barne Ministerioak– leherkariak egiteko materiala eta dokumentazioa aurkitu zutela zabaldu zen atzo arratsean: 850 nitrato amoniko –ETAk leherkaria prestatzeko erabili ohi du, ongarri kimikoa da–, 13,5 kilo pentrita, hiru detonagailu eta 100 litro erregai dira, berri agentzien arabera, Olalde baserrian aurkitu dutena. Horrez gain, ETAren barne-buletinak eta dokumentazioa zegoela esan dute. Inkomunikazio aldiak iraun bitartean Legorretan egunero elkarretaratzea egiteko deia egin zuen AAMk. Atzo 19:30erako zegoen lehen deialdia, baina ezin izan ziren plazan bildu, “Ertzaintzak plaza hartuta” zuelako. Lau pertsonari identifikazioa eskatu zien Ertzaintzak. “Ez digute aukerarik eman manifestaziorik egiteko inolaz ere, ezta bilkura sakabanatuak ere. Inongo aukerarik ez”, azaldu du AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Atzo 120 bat pertsona joan ziren plazara, iturri beraren arabera. Gaurko eta hurrengo egunetarako 19:30ean biltzeko deialdia mantendu du. Bestetik, atzoko atxiloketen xehetasun gehiago eman ditu AAMk. Aitor eta Igor Esnaolaren senitartekoen aipuak eginez esan du miaketa garaian poliziaren partetik tratua “nahiko ona” izan zela. “Oso-oso luzeak. Ez diete utzi beste senide batzuei laguntza ematen, adibidez umeak [...]
Ramon Arrizabalaga zegamarrak erakusketa jarriko du ostiraletik (apirilak 15) maiatzaren 1era bitartean, Zegamako Aizkorriko Ataria interpretazio zentroan. Arrizabalaga ogibidez arotza izan da jubilatu artean, eta egun ere egurrezko pieza ugari egi...
Herriko merkatariek, energia aurrezteko jardunaldia egingo dute gaur. Ordizian Merkatari Elkarteak, Udalak eta Eusko Jaurlaritzako industria eta garapenerako departamenduak antolatutako formakuntza saioen barruan egingo dute. Bi orduko saioa izango da,...
Bigarren ardo dastatze komentatua antolatu du Urretxuko Udalak. ''Manuel Ruiz'' ardo lehiaketara aurkeztu ziren upategietako ardoak probatzeko aukera izango da Santa Barbaran...
Atzo biolontxelo kontzertua izan zen, gaur metalen eta saxofoi ikasleen txanda izango da eta bihar, emanaldiekin amaitzeko, biolinen txanda izango da...
Jakintza Ikastolak antolatu duen kultur astearen barruan, ekitaldi sorta izango da datozen egunetan. Gaur, ikastolako ikasle guztiek bat egingo dute Korrikarekin; Korrika txikia, Domingo Unanue plazatik abiatuko da. Arratsaldean, antzerkia, tailerrak e...