Greba jarraipen zabala izaten ari da Goierrin
Baliabideak:
• • • Ikusi Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan grebari atxikimendua agertu dioten enpresen zerrenda • • • Ikusi argazki galeria • • • Ikusi goizeko kronika
Lotutako albisteak • • • GOIERRIKO HITZA-K BAT EGIN DU GREBA OROKORRAREKIN • • • Goierriko hainbat lantegik bat egin dute jada hilaren 26ko grebarekin • • • Irailaren 26ko greba orokorrerako deialdia egin du ELAk N-1 errepidean • • • Irailaren 26an, greba orokorra
Euskal gehiengo sindikalak Greba Orokorra deitu du gaurko. Goierrin jarraipen zabala izan du grebak goizean. Langile piketeak industria-guneetatik igaro dira, auto karabanetan, eta irekita aurkitu dituzten enpresa gutxietako langileak grebarekin bat egin zezaten konbentzitzen saiatu dira. Ertzainen presentzia oso nabarmena izan da Goierriko mobilizazioetan, baina ez da tentsio unerik izan.
LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek grebaren erantzuna “oso positiboa” izaten ari dela azaldu dute. Komertzio eta enpresa gehienak itxita daudela esan dute. Zumarragako Arcelor lantokiko langileek ere bat egin dute grebarekin, baina LAB sindikatutik salatu nahi izan dutenez, zuzendaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu postu estrategikoetan, eta hortaz, langile batzuk lanera joan behar izan dira.
Bestelakoan, gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte honako hauetan:
• Errepideetan eta tren zerbitzuetan: %30
• Osasungintzan: jai egun arruntetako zerbitzua
• Larrialdi zerbitzuetan eta PAC-etan: %100a
• Eguneko zentroetan: Jai egunetako zerbitzua
• Gasolindegiak: 10etik 3 egon behar dira zabalik
• Hezkuntzan: ikastetxeetan sarrera eta irteera kontrolatuko duen bat eta zuzendaritza taldekoren bat egon behar dira bertan.
Bestalde, Sasieta Mankomunitateko langileek ere grebarkin bat egin dute eta horregatik, gaur ez da zabor ta hondakin bilketarik egongo. Sasietako instalazioak ere itxita egongo dira, hala nola, garbigunea, zabortegia eta bulegoak.
Eskualdeko hainbat enpresek bat egin dute euskal gehiengo sindikalak deitutako grebarekin. Hauek dira horietako batzuk: Prodema (Legorreta), Lantier (Ikaztegieta), Guerra Hermanos (Beasain), T.Kerejeta (Ataun), T. Tuermeca (Zaldibia), Heum (Beasain), Aluminox (Zaldibia), Aluminios Aleman (Legazpi), Barandiaran Modeloak (Lazkao), Azkar (Lazkao), Bellota (Legazpi), Cie Legazpia (Legazpi), CAF (Beasain), Fundiciones del Estanda (Beasain), Driveline Legazpi (Legazpi), Indar (Olaberria), Jaso (Idiazabal), T.T.T Ejes (Legazpi), Arcelor (Zumarraga-Olaberria), Ampo (Idiazabal), Irizar (Ormaiztegi).
Gaurko manifestazioak Goierrin
18:00etan Beasainen, Urretxun eta Zumarragan eta Legazpin
• • • Ikusi Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan grebari atxikimendua agertu dioten enpresen zerrenda • • • Ikusi argazki galeria • • • Ikusi goizeko kronika
Lotutako albisteak • • • GOIERRIKO HITZA-K BAT EGIN DU GREBA OROKORRAREKIN • • • Goierriko hainbat lantegik bat egin dute jada hilaren 26ko grebarekin • • • Irailaren 26ko greba orokorrerako deialdia egin du ELAk N-1 errepidean • • • Irailaren 26an, greba orokorra