Amets Amubie eta Maialen Aldalur azpeitiarrentzat txapela eta zapia
Amets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiarrek irabazi dute 38. Euskal Herriko Dantza Txapelketa, Seguran. Pozarren hartu dute albistea eta euren irakasle eta ingurukoei eskaini diote, besarkatzeari utzi ezinik. Segurako Baratze pilotalekua lepo bete da berriro, dantzaririk onenaren aukeraketa ikusteko.
Dantzariek euren lanak amaitu eta epaimahaiak erabakia hartu bitartean, Nestor Basterretxea gogoratzeko tarte bat hartu dute. Eluska Gerriko Segurako alkateak Nestorren inguruko hitz batzuk irakurri ditu eta bideo bat ere ikusi dute bertaratuek. Agurra ere dantzatu diote eta bere semeari oroigarri bat ere eman dio Gerrikok.
Sailkapen osoa eta beste sari batzuk, argazkien azpian.
SAILKAPEN OSOA:
1 Amets Amubieta – Maialen Aldalur AZPEITIA 75,00
2 Lander Campos – Haizea Hormaetxea SANTURTZI-LEIOA 71,00
3 Asier Ibarguren – Garazi Gurrutxaga AZPEITIA 68,00
4 Iker Sanz – Lierni Kamio LEZO-VILLABONA 67,50
5 Joritz Galarraga – laura Olaizola AZPEITIA 59,00
6 Jon Ander iriondo – Libe Lizaso AZPEITIA 58,00
7 Ibai Jimenez – Iratxe Lizarburu ZALDIBIA-IBARRA 56,50
8 Mikel Subinas – Maite Beobide AZPEITIA 55,00
9 Maria camarero – Goretti Galarraga IBARRA 51,50
10 Julen Rodriguez – Maddi Otegi ALEGI-VILLABONA 51,00
DANTZA JANTZIEN SARIA – 200€
Ibai Jimenez – Iratxe Lizarburu (ZALDIBIA-IBARRA)
GUILLERMO AREIZAGA SARIA – Mantala eta Gerrikoa – Dantza txapelketaren sortzaile eta sustatzaile izan zenaren omenez. Lehenengo aldiz parte hartu eta ongien sailkatu direnentzako izaten da sari hau.
Joritz Galarraga – Laura Olaizola (AZPEITIA)
III. SARIA – 400€ eta OROIGARRIA –
Asier Ibarguren – Garazi Gurrutxaga
II. SARIA – 500 € eta OROIGARRIA –
Lander Campos – haizea Hormaetxea (Santurtzi-Leioa)