http://youtu.be/tlgp-CqOSfw Amets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiarrek irabazi dute 38. Euskal Herriko Dantza Txapelketa, Seguran. Pozarren hartu dute albistea eta euren irakasle eta ingurukoei eskaini diote, besarkatzeari utzi ezinik. Segurako Baratze pilotalekua lepo bete da berriro, dantzaririk onenaren aukeraketa ikusteko.