Emakumeen Mundu Martxa Goierrira iritsiko da Tolosatik, etzi
Nafarroatik sartu da Euskal Herrira Emakumeen Mundu Martxa. Goierrin geldialdia egingo du Beasainen etzi goizean. Aurrez hainbat herri atxiki diraEmakumeen Mundu Martxa joan den martxoaren 6an abiatu zen Kurdistandik eta Euskal Herrian sartu berri da. ...
Nafarroatik sartu da Euskal Herrira Emakumeen Mundu Martxa. Goierrin geldialdia egingo du Beasainen etzi goizean. Aurrez hainbat herri atxiki dira
Emakumeen Mundu Martxa joan den martxoaren 6an abiatu zen Kurdistandik eta Euskal Herrian sartu berri da. Nafarroatik Lapurdira egingo du karabana feministak eta, etzi, Tolosatik Goierrira iritsiko da. Beasainen egingo du geldialdia eta harrera egiteko hainbat ekintza prestatu dituzte. Goizean iritsiko denez eta nahi beste jendek parte hartzerik izango ez duenez, arratsaldean ere ekintzak egingo dira.Aurreko ostiralean Kontzientzia Moreak taldeak martxari buruzko xehetasunak eman zituen Beasaingo pilotalekuan. Kontzientzia Moreak taldeko kideek hitzar hartu zuten arren, EMM Ordizia, Kimetz Ordiziako emakume taldea, Segurako talde feminista, Asmubek eta Ataungo Biboletak taldeak aldean izan zituen. Babes horren isla da asteburuan Ordizian eta Ataunen, aurreko ostiralan Beasainen egin zen bezala, landare landaketak egin zituztela.
Agerraldian emakumeen Mundu Martxaren nondik norakoak azaldu zituzten. Bost urtean behin egiten den mundu mailako martxaren jatorria Quebec-en (Kanada) 1995ean egindako Ogiaren eta Larrosen Martxa da. Martxaren arrakastak emakume mugimenduari mundu mailako martxa bihurtzeko hauspoa eman zion eta 2000 urtetik egin ohi da.
Haziak ikur
Furgonetak eta autoak iritsiko dira etzi Beasainera. Martxarekin batera emakumeen eskubideei lotutako eskakizun eta proposamenen aldarria ozen entzungo da. Elikadura subiranotasuna da aurtengo lelo nagusia eta haziak bihurtu dituzte martxaren ikur komuna; hortik landare landaketak. Bakea eta desmilitarizazioa, emakumeen lana ikusgarria egiteko eskaera eta emakumeen aurkako bortxakeriaren kontrako oihua dira, oro har, beste eskakizunak.
Etzi, 10:00etan iritsiko da karabana eta ongi etorria frontoian egingo diote 12:00ak arte luzatuko den ekitaldian. Arratsaldean segida emango diete ekintzei eta Marijo Imaz eta Maddi Imaz ama-alabek Pertsona naiz, ez transexuala hitzaldia egingo dute. 21:30ean afaria izango da eta 23:00etan Mor More taldearen kontzertua.