Zortzi urteko mutikoa, segan artista!
Almitza Sega Elkarteak antolatuta, Euskal Herriko VIII. Sega Ligako saioa egin dute asteburuan, Zaldibiako Iortzako belardian. Atentzioa ordea, zortzi urteko mutiko batek eraman zuen, segan nola moldatzen den ikusita. Bixente Mitxelena eta Ainhoa Mazkiaranen semea da, eta bideoa haren amak grabatu eta zabaldu du sare sozialetan. Ordu gutxian, bisita ugari izaten ari da.