Pello Olaberria: "Pena dut Portugalgo itzulia utzi behar izanagatik, urteko lasterketa garrantzitsuena zen niretzat"
erorikoa izan zuen Pello Olaberria txirrindulari mutiloarrak Volta Portugal itzuliko hirugarren etapan, eta etxera itzuli behar izan du. Erredurak ditu gorputzean, eta eskuineko eskuan esginzea. Pena agertu du erretiratu behar izanagatik, baina pozik dago hausturarik, behintzat, ez duelako izan.
Zer moduz zaude?
Izorratuta. Atzo iritsi nintzen etxera, eta dena minduta dut. Eskuineko eskuan esginzea dut, eta gorputzean erredura oso sakonak. Erredurak oso mingarriak dira. Baina beno, pasa egin behar.
Nola gertatu zen erorikoa?
Hirugarren etapa zen, dagoeneko bi portu igoak genituen, eta 70. kilometroan taldeko autora gerturatu nintzen kanbioa begiratzera. Ez dakit nola, nik autoa edo autoak ni jo ninduen, eta hegan atera nintzen. Ez dakit oso ongi nola gertatu zen, dena oso azkar pasa baitzen. Berriro igo nintzen bizikletara, eta hamabost bat kilometroan jarraitu nuen, baina azkenean utzi egin behar izan nuen.
Pena duzu proba utzi behar izan duzulako?
Pena handia dut. Niretzat urteko lasterketarik garrantzitsuena zen. Uztail osoa pasa dut Andorran nire burua presatzen, eta gainera oso ongi sentitzen nintzen. Lehenengo bi etapetan ihesaldian sartzea lortu nuen.
Hurrengo lasterketa zein izango duzu?
Momentuz egun batzuetan ezingo dut bizikletarik hartu ere egin. Zauriengatik, ez zait izerditzea komeni. Ziurrenik irailaren 10etik aurrera hasiko naiz berriz, Frantziako lasterketetan.
Astelehenean