Segurako Kirol Elkarteko mendizaleek, Idiazabal Kirol Elkarteak, Zegamako Amezti mendi elkarteak, Zeraingo Liztormendi elkarteak eta Mutiloako Txerri Gorri kultur elkarteak egindako deialdiari erantzunez, 40tik gora mendizale elkartu dira goizean Mutiloan Bost Herriarteko III. Ibilaldia egiteko.
Mutiloako plazatik 08:30ean abiatu dira, eta 13,5 kilometroko ibilbidea egin dute Liernia, trenbide zaharra, Barrenola, Urteaga, Kortzu, Aztiria aldea, Aizpuru, Mañastegi, Troi erreka, Barrenola eta Lekarango errota inguruan, Mutiloan amaitzeko.
Goizeko mendi ibilaldiari amaiera emateko, bazkaria egin dute Mutiloa bertako Txerri Gorri elkartean.