Gaur hasi eta igandera bitartean, kultur astea egingo dute Mutiloan. Gaur, 19:00etan, elkartean, sukaldaritza tailerra izango da Ostatuko Iñaki eta Ander sukaldariekin. Bihar, berriz, Jakoba Errekondok hitzaldia egingo du, 19:00etan, ganbaran.Ostegune...
Kuxkuxtu txarangak lagunduta, kantu afaria egingo dute zapatuan.
Gaur hasi eta igandera bitartean, kultur astea egingo dute Mutiloan. Gaur, 19:00etan, elkartean, sukaldaritza tailerra izango da Ostatuko Iñaki eta Ander sukaldariekin. Bihar, berriz, Jakoba Errekondok hitzaldia egingo du, 19:00etan, ganbaran.
Osteguneko atsedenaldiaren ondoren, ostiralean, 17:00etan, ume jolasak egingo dituzte ludotekan. 18:30ean, berriz, Joseba Iztueta eta Mikel Diez goierritarrak
Mendizaletasunaren hizkuntza hitzaldia eskainiko dute. 2016ko udan Khan Tengri mendira egindako espedizioaren laburpena egingo dute, gailurrera heltzeko borrokan bizitakoaren kontakizuna. 20:00etan, berriz, ardo dastaketa egingo dute Tomas Bosquerekin, elkartean. Aurrez izena eman behar da, udaletxean.
Larunbatean, 21:00etan, kantu afaria egingo dute Kuxkuxtu txarangarekin, elkartean. Kasu horretan ere, aldez aurretik eman behar da izena, elkartean. Kultur astea, Euskaren Egunarekin amaituko dute. Arratsaldean euskararen aldekoa adierazpenak jasotzeko panela jarriko dute plazan, eta 19:30ean, gaztaina jana egingo dute.