Amaitu da denboraldia Ampo Ordiziarentzat
Ampo Ordiziak 44-38 galdu du Senor Independienteren aurka. Ezin izan du final erdietarako txartela lortu talde ordiziarrak
44-38 gailendu zaio Senior Independiente taldea Ampo Ordiziari. Santanderren jokatu dute partida, eguerdiko 12:00etan, eta lehia estua izan den arren, ordiziarrek ezin izan dute partida irabazi. Honenbestez, ligako titulua eskuratzeko play-offetatik kanpo geratu da Ordiziako taldea, eta agur esan dio aurtengo denboraldiari. Senor Independientek, maiatzaren 19an jokatuko du finalerdiko norgehiagoka, VRAC Quesos Entrepinaresen aurka.