'Herri txiki, infernu handi' saioko Pagadi eta Zuhaitz Lazkaon ibili dira
Azaroaren 22an egingo dute atzo grabatutako elkarrizketa emanaldia eta bakarrizketa, Arerian
ETB1eko
Herri txiki, infernu handi saio arrakastatsukoak Lazkaon izan dira. Hainbat herritar elkarrizketatu zituzten, atzo, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleek. Ohi bezala, herriko pertsonaia, gertaera eta bitxitasun ugarirekin topo egin dute, umore ukituan beti.
Telebistan programa emititut aurretik, Lazkaon emango dute grabatutakoa. Areria antzokian izango da saioa, azaroaren 22an, osteguna, 20:00etan. Aforo kontuengatik, gonbidapen-sarrerak banatuko dituzte, 19:30etik aurrera, antzokiko leihatilan. 16 urtetik gorakoentzat da. Elkarrizketen bideoak jartzeaz gain, Gurrutxagak eta Pagadik bakarrizketak egingo dituzte, eta Sebastian Lizasok bertsoak abestuko ditu.
Bien bitartean, jarraian atzo egindako elkarrizketen eszena batzuk,
Herri txiki programakoek helaraziak: