Pailazoen bigarren saiorako sarrera dezente daude salgai
Datorren igandean, urtarrilak 2, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Ordiziako Majori kiroldegian bi emanaldia egingo dituzte ‘Ongi etorri Pupu eta Lore’ ikuskizuna aurkezteko. Aurrenekoa 16:00etan da eta bigarrena 18:30ean. Lehenengorako sarrera ia guztiak salduta daude, baina bigarrengorako sarrera dezente daude saltzeko, eta horregatik, antolatzaileek dei berezia egin nahi diete goierritarrei pailazoen saioa ikustera joateko. Goierriko ikastolek eta Urruñako Hazia elkarteak antolatzen dute ikuskizuna, eta bildutako dirua Urruñako Ikastolari eta Ziburuko Piarrez Larzabal kolegioari laguntzeko erabiltzen dute. Sarrerak Ordiziako Majori kiroldegian, Lazkaoko Gerriko liburudendan, eta Zaldibiako Joxepane, Segurako Elorripe eta Itsasondoko Kaxintane tabernetan daude salgai, zazpi euroan.
Datorren igandean, urtarrilak 2, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Ordiziako Majori kiroldegian bi emanaldia egingo dituzte ‘Ongi etorri Pupu eta Lore’ ikuskizuna aurkezteko. Aurrenekoa 16:00etan da eta bigarrena 18:30ean. Lehenengorako sarrera ia guztiak salduta daude, baina bigarrengorako sarrera dezente daude saltzeko, eta horregatik, antolatzaileek dei berezia egin nahi diete goierritarrei pailazoen saioa ikustera joateko. Goierriko ikastolek eta Urruñako Hazia elkarteak antolatzen dute ikuskizuna, eta bildutako dirua Urruñako Ikastolari eta Ziburuko Piarrez Larzabal kolegioari laguntzeko erabiltzen dute.
Sarrerak Ordiziako Majori kiroldegian, Lazkaoko Gerriko liburudendan, eta Zaldibiako Joxepane, Segurako Elorripe eta Itsasondoko Kaxintane tabernetan daude salgai, zazpi euroan.