Ampo Ordiziak El Salvador hartuko du igandean
Hiru astean partidarik jokatu gabe egon ondoren, Ampo Ordiziak igandean ekingo dio berriz Espainiako Ohorezko Mailako ligari. Eta urtea hasteko, El Salvador taldea izango du aurrez aurre Altamiran, 12:30ean. Ordiziarrak liga txukuna egiten ari dira, eta goiko postuetan bukatzeko itxaropena dute. Hori bai, liga irabazteko aukeraren bat izatekotan, igandean espainiarrak hartu beharko dituzte mendean, eta La Vila liderrak partidaren bat noiz galduko zain egon. “Intentsitatea, oldakortasuna eta grina” eskatu die Axio Araña entrenatzaileak jokalariei. Kubano eta Lloyd Lehiarengatik eta Ordizian dagoen errugbi gosearengatik berezia izango da igandeko norgehiagoka, baina baita Iker Elortza Kubano arrasatearra taldera itzuli delako ere. Kubanok joan den urteko denboraldiaren erdian utzi zuen Ordizia Zeelanda Berriko errugbian aritzeko, eta han ikasitakoa zelaian erakusten saiatuko da. Ez da, ordea, nobedade bakarra izango. Min hartuta dagoen Tom Parkerren ordez Zeelanda Berriko Damien Lloyd fitxatu du Ordiziak denboraldia bukatu arte. Eskarmentudun jokalaria da, eta taldeari ahalik eta gehien laguntzea du helburu. Joanes Aierbe kapitaina, ziurrenik, ez da jokatzeko moduan zango
Hiru astean partidarik jokatu gabe egon ondoren, Ampo Ordiziak igandean ekingo dio berriz Espainiako Ohorezko Mailako ligari. Eta urtea hasteko, El Salvador taldea izango du aurrez aurre Altamiran, 12:30ean. Ordiziarrak liga txukuna egiten ari dira, eta goiko postuetan bukatzeko itxaropena dute. Hori bai, liga irabazteko aukeraren bat izatekotan, igandean espainiarrak hartu beharko dituzte mendean, eta La Vila liderrak partidaren bat noiz galduko zain egon. “Intentsitatea, oldakortasuna eta grina” eskatu die Axio Araña entrenatzaileak jokalariei.
Kubano eta Lloyd
Lehiarengatik eta Ordizian dagoen errugbi gosearengatik berezia izango da igandeko norgehiagoka, baina baita Iker Elortza Kubano arrasatearra taldera itzuli delako ere. Kubanok joan den urteko denboraldiaren erdian utzi zuen Ordizia Zeelanda Berriko errugbian aritzeko, eta han ikasitakoa zelaian erakusten saiatuko da.
Ez da, ordea, nobedade bakarra izango. Min hartuta dagoen Tom Parkerren ordez Zeelanda Berriko Damien Lloyd fitxatu du Ordiziak denboraldia bukatu arte. Eskarmentudun jokalaria da, eta taldeari ahalik eta gehien laguntzea du helburu. Joanes Aierbe kapitaina, ziurrenik, ez da jokatzeko moduan zango