Itsasondon udaletxea berritzeko eta Araman kultur etxe berria eraikitzeko proiektuak aukeratu dituzte
Itsasondoko Udala eta Aramako kultur etxea berritzeko ideia lehiaketetan proposamen bana aukeratu dituzte.
Itsasondoko udaletxea berritzeko eta Araman kultur etxe berria eraikitzeko ideia lehiaketetan proiektu bana aukeratu ditu epaimahai teknikoak. Atzo hobetsi zituzten puntuazio altuena lortu duten ideia-egitasmo bana. Itsasondon Gareia ideiak irabazi du, eta Araman La ley del 1 izenekoak. Ideia horiek aurkeztu dituzten arkitekto-taldeei hamabost-bat egun barru emango diete proiektua xeheago garatzeko lana, idazketa proiektuak izendatuta. Bi azpiegiturak Etorlur erakunde publikoaren bidez bideratu dituzte udalek. Herritarrei bi udalerrietan botoz aukeratutakoekin ez dator bat epaimahaiaren erabakia. Lehiaketaren fase batean herritarrek gustukoena aukeratzeko aukera izan zuten. Itsasondon bostetik laugarren geratu zen proiektu irabazlea bozketan, eta Araman bostetik bigarren (lehenak baino boto bat gutxiagorekin soilik).