Nikola Petrovek irabazi du “Ordiziako azoka” I. argazki lehiaketa
Mostoles hirian (Madril, Espainia) bizi den Nikola Petrov argazkilariak irabazi du “Ordiziako azokan” goiburupenan antolatutako I. Argazkilaritza lehiaketa. Euskal Jaietako aparteko azokan Joxe Migel Barandiaran plazan ateratako argazki bat...
Mostoles hirian (Madril, Espainia) bizi den Nikola Petrov argazkilariak irabazi du “Ordiziako azokan” goiburupenan antolatutako I. Argazkilaritza lehiaketa. Euskal Jaietako aparteko azokan Joxe Migel Barandiaran plazan ateratako argazki batekin irabazi du lehenengo saria Petrovek. Gaiarekiko erlazioa, teknika eta sormena hartu ditu kontuan epaimahaiak argazki irabazlea aukeratzeko. Foto Josetxo Marin, Foto Ordizia eta Ikatz Imagina argazki dendetako ordezkariek, Ortzadar argazki elkarteko kide batek eta Ordiziako azokaren batzordeko bi kidek osatu dute epaimahaia. “Bizitza azokan” zen lehiaketarako gaia.